INFO

Irribarria-Zabaletaren indar erakustaldia Astelenan (19-22)

Amaieran Olaizola-Albisu markagailua estutzeko gai izan diren arren, Aspekoak oso nagusi izan dira piloteoan eta sailkapenaren gaina hartu dute.

Irribarria, erasoan. (FOKU)

Azkenaldera pilatutako zenbait akatsek garaipenari distira apur bat kendu arren, indar erakustaldi bat emanda itxi dute Irribarria-Zabaletak Binakakoaren lehen itzulia. Azken markagailuak bestelakorik irduika dezakeen arren, Aramakoa eta Etxarrengoa oso nagusi izan dira piloteoan partida guztian zehar eta garaipen garrantzitsu bat eskuratu dute.

Errematean finegi aritu ez diren arren, Irribarria eta Zabaletak oso bizi erabili dute pilota hasiera-hasiertaik eta Albisuk, aurreko asteetan ez bezala, ikaragarri sufritu du zazpitik atzera. Hutsak bi aldeetatik egon dira, baina ataundarrak gehiegi pilatu ditu eta hala alde egin dute Aspekoek markagailuan (8-13 eta 11-18).

Hala ere, pilotak gastatzen joan diren eran, Albisuk gora egin du, Aimar Olaizola ere errematera sartzeko gai izan da eta pixkanaka markagailuan gerturatzen joan dira. Uste baino amaiera estuagoan, bi tantora ere jarri dira Asegarcekoak baina garaipenak ez die ihes egin jotzaileei.