Hondarribia, gorria eta horia
Bandera espainiarrez josita abiatu zen Hondarribian uso mezulariaren erakusketa asteartean. Dekorazioaz «ohartutakoan», hura berehala aldatzea eskatu omen zuen Udalak. Twitterren gogoratu bezala, baina, ez da lehen aldia halako banderak Hondarribian agertzen direla.
Asteartean hasi eta igandea bitarte, uso mezulariaren Estatu espainol mailako jardunaldia eta erakusketa dago ikusgai Hondarribian. Bertan egingo omen dute gainera, «talde olinpikoaren» hautaketa. Jostaldi pilotalekuan da hitzordua, haatik, usoek ez ezik, ekitaldirako hautatutako dekorazioak eman digu atentzioa. Izan ere, bandera espainolez josita abiatu zen erakusketa.
@HondarribiaUdal Hondarribian holakoak maizego ikusten ditugu pic.twitter.com/SqSdtC4q55
— carlos gebara (@manzage) 2019(e)ko urtarrilaren 9(a)
Asteartean hasi bazen ere, Hondarribiko Udala ez omen zen dekoratuaz ohartu atzo arratsaldera arte. Banderen presentziaz ohartu bezain laster, antolatzaileekin kontaktuan jarri eta dekorazioa berehala aldatzea eskatu zutela dio Udalak txio batean.
Kaixo Carlos. Udalak abisua jaso bezain laister, antolatzaileekin kontaktuan jarri eta berehala aldatzea eskatu die. Milesker pic.twitter.com/XlnstD5yDC
— Hondarribiko Udala (@HondarribiaUdal) 2019(e)ko urtarrilaren 9(a)
Haatik, ez da lehen aldia, Bidasoaldeko herri honek bandera espainiarrak erakusten dituela. Orain bi hilebete, azaroan herriaren bihotzean, San Pedro kalean, zintzilik ageri ziren zenbait bandera gorri eta horiak; bandera hauek ere irabazitako Kontxako banderak zirela defendatu zuen orduan herriko Udalak.
Twitterren zeresana eman du Jostaldi pilotalekuaren itxurak.
Hondarribia está quedando de maravilla oiga. pic.twitter.com/S9vwEw1iBH
— Lander Iruin (@iruintxo) 2019(e)ko urtarrilaren 9(a)
Herri **** honek geroz eta gehio txunditzen nau...HONDARRIBIA 2019 pic.twitter.com/JMQazkPDmr
— Amets (@_ametsuki) 2019(e)ko urtarrilaren 9(a)
Aurrekoan bandera espainiarrez bete zuten #Hondarribia-ko San Pedro kalea irabazitako Kontxako banderak zirenaren aitzakipean. Orain bandera espainiarrez betetzen dute kiroldegia usoen aitzakiarekin. Ze gustura dauden hondarribitar asko piperpoto artean! https://t.co/UKpBoDCygA
— Asier Garaialde (@agara) 2019(e)ko urtarrilaren 9(a)