INFO

Ertzaintzari euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik identifikatutako donostiarrak isuna jaso du

Mozal legea ezarrita, 600 euroko isuna jaso du Ertzaintzari euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik joan den maiatzean Donostian identifikatuko lagunak. Hala salatu du Ernaik.


Iazko maiatzean Bizitza Da Handiena ekimenaren baitan identifikatu zuen Ertzaintzak gazte donostiar hau. Gazteak euskaraz mintzatzeko eskatu zien ertzainei orduan, eta agenteek identifikatzeko eskatu zioten, gazteleraz. Sare sozialetan oihartzun zabala izan zuen bideo batean ikusi zitekeen gazte eta ertzainen arteko hika-mika.

Zortzi hilabeteren buruan Mozal Legea ezarrita isuna ipini diote gazteari, hala salatu du Ernai gazte erakundeak sare sozialetan.

Bizitza Da Handiena ekimenak borroka sozialen astea antolatu zuen iazko maiatzean Donostian. Eragile sozialek egindako ekintzen artean, Ernaik turistifikazioaren kontrako ekimen baten ostean sufritutako ondorio polizial eta judizialak salatzeko agerraldia egin zuen eta honen amaieran gertatu ziren identifikazioak.