INFO

Mendebaldeko Saharara joandako hiru ekintzaile nafar kanporatu dituzte Marokon

Maria Perez de Larraya, Iratxo Bakedano eta Alberto Jolis ekintzaile nafarrak kanporatu dituzte Marokon. ANAS Saharako Adiskideen Nafarroako Elkarteko kideak dira.


Marokoko indar polizialek hiru ekintzaile nafar kanporatu dituzte. Mendebaldeko Saharara joanak ziren elkartasuna helaraztera eta «eskubide urraketa» salatu asmoz. Haiekin batera ‘Equipe Media’ hedabideko bi kide ere izan dira kanporatuak.

El Aaiunen astebete egin ostean atxilotu zituzten. Telefonoak miatu eta formateatuta itzuli zizkieten, Mendebaldeko Saharan egindako argazkiak ezabatuz. Haietako baten senide batek NAIZi jakinarazi dionez, une honetan aireportura bidean dira hirurak, baina Marokoko Poliziak etengabeko kontrolak ezartzen ari zaizkie, bidea zailduz.