INFO

Lemoako Gazte Topagunean oholtzara igoko diren lehen taldeen izenak jakinarazi dituzte

Apirilaren 19tik 22ra Lemoak hartuko duen Gazte Topaguneak egitarau zabal eta anitza izango du. Musikari dagokionean, antolatzaileak hasi dira taularatuko diren taldeen berri ematen.

Gazte Topagunean izango diren taldeen lehen izenak.

Sare sozialen bitartez, Gazte Topagunea antolatzen duten Ernai eta Aitzina gazte antolakundeak hasi dira apirilaren 19a eta 22a bitarte Lemoan egongo den eskaintza musikalaren berri ematen.

Besteak beste, Gatibu, Banda Bassoti, Kop, Huntza, Kop, La Basu, Olatz Salvador, Tooth, La Furia, Zeinke, Broken Brothers Brass Band, The Mani-Las, Gorka Suaia, Scarra Mucci eta Mice izango dira Gazte Topagunean.