Finalerdietarako inoizko txartelik garestienak?
Sistema honekin, Irujo-Barriola bakarrik geratu dira kanpoan zazpi punturekin; aurten agian ez dira nahikoa
Futbol talderik apalenek 42 puntutan jartzen dute denboraldiko helburua, kopuru horretara iristeak normalean maila mantentzeko balio izaten duela sinetsita. Binakako pilota txapelketan zazpi garaipen edo puntuk markatu ohi dute muga. Baloia bezala, pilota ere borobila da, zorionez buelta asko ematen ditu eta normalean nahikoa izaten diren zazpi garaipen horiek eskas gera daitezke borroka horretan dauden bikoteetako batentzat.
Jokatutako azken lau partidetatik hiru irabazita, zazpi puntu horiek dira Ezkurdia-Ladis Galarzarentzat sabaia eta horretarako geratzen zaizkien bi partidak irabazi eta zazpian geratzen den beste bikoteren batekin tanto aldean irabazle suertatzea itxaron behar dute. Aukerak zaila dirudi, baina lehia horretan dauden bi bikoteri, Olaizola II.a-Albisu –Goizuetakoari jarri dioten ordezkoarekin– eta Irribarria-Zabaletari, elkarren aurka jokatutako bi partidak irabazi dizkiete eta oso bikote deserosoa bihurtu dira.
Halakorik gertatuz gero, hirugarren aldia litzateke zazpi garaipen batzea lortu duen bikote bat kanpoan geratzen dena. 2012an jarri zen martxan gaur egun Binakakoan erabiltzen den lehiaketa sistema, zortzi bikote eta joan-etorriko ligaxka eta Martinez de Irujo-Barriola bikotea izan da muga hori gurutzatuta kanpoan geratu den bakarra, bi urtetan gainera, 2012an eta 2015ean.
Seirekin nahiko
Gainerako urteetan zazpi garaipen nahikoa izan dira finalerdietarako jauzia emateko; orain bi urte, esaterako, hiru bikotek egin zuten aurrera –Olaizola II.a-Urrutikoetxea, Bengoetxea VI.a-Larunbe eta Elezkano-Zabaleta– zazpi punturekin eta, are gehiago, 2013an Berasaluze-Albisuk eta 2014an Urrutikoetxea-Beroizek nahikoa izan zituzten sei puntu aurrera egiteko.
Aurten, halakorik ez dela gertatuko da daukagun ziurtasun bakarra. Elezkano-Rezusta dira, bederatzi punturekin, sailkatuta dauden bakarrak –iaz 12rekin amaitu zuten lehen ligaxka– eta azken asteburuak argitu duen gauza bakarra Bengoetxea VI.a-Imaz inolako aukerarik gabe geratu direla da.
Hortik aurrera, dena dago airean; hori bai, posible da hamahirugarren jardunaldian dena erabakita geratzea. Horretarako, zazpina punturekin berdinduta dauden hiru bikoteek aurrean duten partida irabazi beharko lukete. Ez dago elkarren arteko lehiarik; beraz, gerta daitekeen zerbait da.
Irribarria-Zabaleta bikoak Larraintzarren jokatuko dute ostiralean Urrutikoetxea-Aretxabaletaren aurka; Albisu eta Olaizola II.aren ordezkoek Soriara joan beharko dute Elezkano-Rezustaren aurka jokatzeko; eta asteburuko partidarik erakargarriena igandean jokatuko dute Tolosan Artola-Mariezkurrenak eta Altuna-Martijak.
Sin sustituto para Aimar Olaizola
Baiko dará a conocer hoy el nombre del pelotari que sustituya a Aimar Olaizola este sábado en Soria para enfrentarse a Elezkano-Rezusta en un partido clave para los intereses de su pareja. Y eso que hoy a las 11 de la mañana se realizará la presentación del festival de la ciudad castellana y la pertinente elección de material que otros años se ha hecho el mismo día del partido.
Y es que la decisión parece depender de la decisión de Mikel Urrutikoetxea, que lleva ya un mes de baja por problemas en su zurda. A la tarde está prevista la elección de Larraintzar, donde el de Zaratamo tiene previsto realizar una prueba para comprobar si puede reaparecer el viernes ante Irribarria-Zabaleta.
Si, como parece, el vizcaino da el visto bueno a su regreso a la competición, Víctor, su sustituto las dos últimas semanas, será el encargado de cubrir la baja de Aimar Olaizola. J.O.