Sumina eta samina ixten ez den Altsasuko zaurian
Epaia ezagutu orduko haserrea eta amorrua zabaldu da Altsasun eta Euskal Herrian. Sare sozialak ere sumindura horren postontzi izan dira.
Auzitegi Nazional espainolaren Apelazio-Salak berretsi egin ditu Altsasuko gazteen kontrako 2 eta 13 urte arteko espetxe zigorrak. Epaiak terrorismo delitua baztertu duen arren, autoritatearen kontrako atentatua egotzi die gazteei, «ideologia diskriminazioa» aldagai larrigarriarekin.
2016ko urrian, Altsasuko taberna batean bi guardia zibili eta beren bikotekideei eraso egitea egotzita, Auzitegi Nazionaleko lehenengo sekzioak bi eta 13 urte arteko espetxe zigorrak ezarri zizkien. Zigor horiek ontzat jo ditu orain auzitegiak, epaiari aurkeztutako helegiteak aztertu ostean. Soilik Iñaki Abaden zigorra moldatu du, haren aurkako zigorra sei urtera murriztuz.
Epaia ezagutu orduko haserrea eta amorrua zabaldu da Altsasun eta Euskal Herrian. Sare sozialak ere sumindura horren postontzi izan dira.
Elkartasun eta maitasun osoa #Altsasu ko presoei, senitartekoei eta herri osoari. Hasi gaitezen behingoz Espainiatik aldentzeko bidean urrats bateratuak ematen.
— mikel biain berraondo (@mikelbiainber) 2019(e)ko martxoaren 7(a)
Premiazkoa da. #AltsasukoakASKE
Animo eta besarkadarik beroena Altsasuko jendearentzat eta 8 gazteentzat. Injustiziak darrai! #Altsasu https://t.co/fK9IcR6Ef3
— Eneko #MaravillasHerriarentzat (@atarrabiakomanu) 2019(e)ko martxoaren 7(a)
Besarkada estua gazte horiei, guraso horiei, herri horri.#Altsasu pic.twitter.com/Y4JRReUWDO
— JordiBixintxio™who?//*// (@mikeliriarte) 2019(e)ko martxoaren 7(a)
Egun on denoi, gure herria makur, zatiturik, txiki, birrinduta eta desitxuraturik ikusi nahi dutenei izan ezik.#AltsasukoakAske #Altsasu #ezdirapasako pic.twitter.com/oOMgEfQ8bn
— JordiBixintxio™who?//*// (@mikeliriarte) 2019(e)ko martxoaren 7(a)
Euskal Herriko mugak gainditu ditu Altsasuko gazteekiko elkartasunak.
Bartzelonan ere: Utzi Altsasu Bakean!!! pic.twitter.com/2knpjiccuM
— Eli Otaño (@jutelun78) 2019(e)ko martxoaren 7(a)
Desde Andalucía todo mi apoyo a los jóvenes de Altsasu.
— Boltxebike andalú ☭ (@SkaRepublik) 2019(e)ko martxoaren 7(a)
Andaluziatik altsasuko gazteentzak bidaltzen diet nire laguntza
ELKARREKIN BIDE BEREAN#AltsasukoakASKE pic.twitter.com/nZpA62pUvB
Norbanakoez gainera, zenbait eragile eta mugimenduk ere sareetan erakutsi dute epaiarekiko kontrakotasuna.
Altsasuko gazteentzat 13 urte arteko zigorrak berretsi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Tribunalak mendeku hartzeko erabiltzen direnean ez dago justiziarik.
— Gure Esku Dago (@GureEskuDago) 2019(e)ko martxoaren 7(a)
Bidegabekeria salatzearekin batera, premiazkoa da beste justizia eredu bat eraikitzea denon artean. #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/BipaRhwqL2
ADI!
— Ernai #M8GrebaFeminista (@ernaigazte) 2019(e)ko martxoaren 7(a)
Espainiar INjustiziak berretsi egin du Altsasuko gazteen aurkako sententzia onargaitza. 13 urtera arteko espetxe zigorra muntaia politiko, mediatiko, polizial eta judizial baten ondorioz.
Ez dugu onartzen #AltsasukoakASKE nahi ditugu.
KALERA! pic.twitter.com/dDJ7agkrWZ
Epaia ezagutu ostean, Twitterren Estatu espainoleko hamar Trending Topic-en artean,-gehien erabilitako hitzen artean, hiru ziren epaiaren ingurukoak: #Alsasua, la Audiencia Nacional eta #AltsasukoakAske, zehazki.
Espainiako 10 Trending Topic-en artean, 3 #Altsasuko gazteei buruz: #Alsasua, La Audiencia Nacional ta #AltsasukoakAske.
— Beñat Agirre (@supro) 2019(e)ko martxoaren 7(a)
Espero genuen gaurkoa, baina borrokatzen jarraitzeko determinazio guztia dugu. Jokin, Adur, Oihan, Iñaki, Jonan, Julen, Aratz ta Ainara libre ikusi arte pic.twitter.com/T5HRVWSMqA
2016ko urritik hamaika izan dira Altsasun eta Euskal Herrian egin diren mobilizazio eta protestak. Egunotan, Altsasuko herriak ospatzen dituen inauterietan, momotxorroek ere galdegin zuten gazte hauen askatasuna.
Gaur mota ezberdinetako piztiek eta pertsonaiek Altsasuko gazteen askatasuna ozen aldarrikatu dute! Herri honek ez du inoiz bere duintasunan eta izaerari uko egingo! #AltsasukoakASKE!! Denak etxean nahi ditugu!!
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) 2019(e)ko martxoaren 5(a)
Este pueblo nunca dara un paso atrás en la defensa de sus jóvenes! pic.twitter.com/hQ0Jr1tibG