INFO

Kepa Etxeberria preso donostiarra aske geratu da

Kartzelan hogei urte pasa eta gero, aske geratu da Kepa Etxeberria Sagarzazu preso donostiarra. Zuerako espetxetik atera da, senide eta lagunak zain zituela. 

Senide eta lagunak zain zituen Kepa Etxeberriak espetxe atarian. (NAIZ)

Etxeratek berri eman duenez, Zuerako espetxetik atera da Kepa Etxeberria preso donostiarra. 

1999an atxilotu zuten. Hogei urteko espetxealdiaren ostean geratu da aske.