INFO

EAJ aise nagusitu da Bizkaian

Botoen 100% zenbatuta, EAJ izan da alderdirik bozkatuena Bizkaian, bozen %34,37 bilduta. Hiru diputatu lortu dituzte. PSEk eta Ahal Duguk bina lortu dituzte, hurrenez hurren botoen %19,87 eta %17,71 lortuta. EH Bilduk eraman du zortzigarren diputatua, botoen %13,38arekin. PPk ez du ordezkaritzarik lortu (%7,24).

Aitor Esteban, EAJren zerrendaburua Bizkaian. (Aritz LOIOLA/FOKU)

2016ko ekainean egin ziren hauteskundeetan galdu zuen nagusitasuna aise berreskuratu du EAJk Bizkaian, alderdiaren gotorlekuan.

Botoen %100 zenbatuta, EAJ argi gailendu da Bizkaian eta hiru diputatu eskuratu ditu, 2016an baino bat gehiago, bozen %34,37 bilduta.

PSE da bigarren indarra, botoen %19,87 eta bi diputatu lortuta, 2016an baino bat gehiago. Haien atzetik gelditu da Ahal Dugu, bozen %17,71 eta bi ordezkarirekin, azken hauteskundeetan baino bat gutxiago.

EH Bildu egungo diputatuari eutsi dio, botoen %13,38 lortuta. PP, botoen %7,24 lortuta, ordezkaririk gabe gelditu dira.

Ciudadanos alderdiak botoen %3,10 lortu du eta Voxek, aldiz, %2,31.

Bilbon, EAJ nagusitu da botoen %33,42 lortuta. PSE (%20,60), Ahal Dugu (%17,61), PP (%9,80) eta EH Bildu (%9,46) geratu dira atzetik.

Getxon ere jeltzaleak izan dira bozka gehien bildu dituztenak eta Barakaldo, Portugalete, Ermua eta Sestaon, aldiz, PSOE izan da alderdi bozkatuena.

Senatuari dagokionean, EAJk hiru eskuratu ditu eta laugarrena PSOEkoa da.