INFO

Zinegotzi bat gehiago lortuko lukete EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Podemosek Bilbon

EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Podemosek 2015 hauteskundeetan baino zinegotzi bat gehiago lortuko lukete Bilboko udal hautestundeetan EITB Focus inkestaren arabera. EAJ lehenengo alderdia izango litzateke 14 zinegotzirekin, eta zinegotzi bakarrera izango luke gehiengo osoa, EH Bildu bigarren indarra 5 zinegotzirekin.

Boto asmoa Bilbon, EITB Focus.

EITB Focus-ek ostegun honetan argitaratu duen inkestaren arabera zinegotzi bat gehiago lortuko lukete EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Podemosek Bilbon. PPk eta Goazenek berriz, bi zinegotzi galduko lituzkete bakoitzak.

EAJk, Juan Mari Aburto alkategaia izanda, Bilboko Udal hauteskundeak irabaziko lituzke botoen % 42,5ekin eta 14 zinegotzirekin, 2015an baino bat gehiago lortuz. Emaitza horrekin zinegotzi bakarrera izango luke gehiengo osoa.

EH Bildu bigarren indarra izango litzateke botoen %16,1arekin. Emaitza horrekin 4 zinegotzi izatetik 5 izatera pasatuko litzateke.

PSEk zinegotzi bat gehiago lortuko luke, 4tik 5era pasatuz ere. Botoen % 14,3a lortuko luke.

Podemosek, 2015an Udalberrik lortutako zinegotzi bat gehiago lortuko luke, 2 eserleku izatetik, 3 izatera pasatuz. Botoen %11,4a lortuz, laugarren indarra izatera pasatuko litzateke.

PPk aldiz, bi zinegotzi galduko lituzke, eta botoen %8,3a izanik, 4 zinegotzi izatetik 2 izatera pasatuko litzateke. Goazenek, 2015an lortutako bi zinegotziak galduko lituzke eta udaletxetik kanpo geratuko litzateke.

Ciudadanosek eta Voxek ere ez lukete zinegotzirik lortuko.

Inkesta hau Gizaker inkesta-etxeak EITBrentzat egindako galdeketen datuekin osatuta dago. Inkesta maiatzaren 9tik 14ra 1.750 telefono deiekin egin zen Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hurrengo egunetan Aldundietako hauteskundeei buruzko datuak argitaratuko dira.