Dantza, aldarrikapena eta sua, San Joan bezperan
Udako solstizioa ospatzeko, urteko txar guztiak uxatzeko edota ikasturteko apunteak erretzeko su mordoa piztu ziren atzo iluntzean Euskal Herri luze zabalean. Sare sozialetara ere heldu da suaren itzala.
Hiri giroan edo mendi puntan, hondartzan edo kalean, ehunka su piztu ziren atzo Euskal Herri luze zabalean. San Joan egunaren atarian, suaren beroan udako solstizioa ospatu zuten han eta hemen. Sare sozialetara ere heldu dira suaren txinpartak.
San Joan sua eta Akelarre herrikoia Seguran. #SanJoan @segurakoudala pic.twitter.com/Uo3k97MQFk
— Goierri Telebista (@GITBinfo) 2019(e)ko ekainaren 23(a)
San Juan San Juan berde, sapo ta sugiak erre, arto ta garixak gorde, biba San Juan berde! #SanJuan pic.twitter.com/gR5SypwWiO
— Maddi Iñarra (@zaldumendi) 2019(e)ko ekainaren 23(a)
Erre ditzagun gauza txarrak eta sugarren beroak piztu ditzala gauza ederrak #SanJuan #Laudio pic.twitter.com/Qo41rR0ByJ
— Beñat Zarrabeitia (@bzarrabeitia) 2019(e)ko ekainaren 23(a)
#SanJuan gaua
— Oiakue AR (@oiakuear) 2019(e)ko ekainaren 23(a)
urbea vs nekazal giroa
Dena EHa da pic.twitter.com/KCdEJWOxId
Suaren antzinako magia... #ezkurra #sanjuan #donostia pic.twitter.com/hyCtMcolPH
— Bar Rest Ezkurra (@EzkurraRest) 2019(e)ko ekainaren 23(a)
#SanJuan sua gure auzoan, txikiek ezin aguantatu gaua heldu arte, bihar eskola dago eta pic.twitter.com/m3iv1Kw5CE
— Iratxe Álvarez (@iratxereoyo) 2019(e)ko ekainaren 23(a)
Dantzek pisu handia dute San Joan Suaren ospakizunean. Andoainen, adibidez, Urkiko dantzariek Bizkaiko zenbat dantzekin emanaldia osatu zuten San Joan suaren inguruan.
#Andoain #Sanjuanak19 Urkiko dantzariek Bizkaiko zenbat dantzekin emanaldia osatu dute San Juan suaren inguruan. pic.twitter.com/iUFpKSHdqa
— Aiurri hedabideak (@Aiurri) 2019(e)ko ekainaren 23(a)
Kukai Dantza konpainiako Jon Mayak ere Errenteriako, bere herriko, San Joan suaren ospakizuneko irudia partekatu da sarean. Berezia izan zen atzokoa.
Aizpea Otaegi Errenteriaka alkateak bere Facebook perfilean adierazi bezala, lehen aldia da Errenteriak emakumezko alkate bat duela, eta gainera, Ereintza Dantza Taldeko Maddalen Arenaza izan zen San Joan suan ohituraz dantzatzen den Soka Dantzako sokaburua.
Mayak bat egin zuen berdintasunaren bidean bere herrian azken urteetan izandako aurrerapausoekin; «Ez gizonik, ez emakumerik... Soilik denak dantzariak! #berdintasuna #ekintzetatik Ez da albistea, errealitatea da», zioen mezuan.
Aldarrikapenak ere izan ohi du lekua San Joan suan. Andoainen eta Irunen urrun dituzten euskal presoak izaten dituzte gogoan sua pizterakoan.
Sanjuanetan ere presoekin bat. ETXEAN NAHI DITUGU #Sanjuanak19 #bizisanjuanakandoain #andoain #kalera #dispesioaristop pic.twitter.com/VTN9kKSlJ3
— pello oria (@pellooria) 2019(e)ko ekainaren 23(a)