Paxkal Indo izango da Garapen Kontseiluko lehendakari berria
Azken hamar urteotan Seaskako lehendakari izan den Paxkal Indok etapa hori bukatutzat emango du larunbatean eta Garapen Kontseiluko presidente kargua hartuko du.
Bi hautagai aurkeztu ziren Garapen Kontseiluko lehendakaritzarako, joan zen martxoan Caroline Phillipsek dimisioa eman ondotik: Paxkal Indo eta Xabi Harispe. Mediabask atariak aurreratu duenez, Indo hautatau dute kargurako. 42 bozetatik 29 jaso ditu, eta Harispek, berriz, 12.
[DERNIERE MINUTE 🔴] Paxkal Indo vient d'être élu président du Conseil de développement du Pays Basque, en remplacement de Caroline Phillips, démissionnaire. Sur 42 votants, il a obtenu 29 voix. Son concurrent, Xabi Harispe a eu de son côté 12 voix https://t.co/KuNgs7UPuV pic.twitter.com/yraN4dleRi
— Mediabask INFO (@MediabaskInfo) June 27, 2019
Seaskako lehendakaria izan da Indo azken hamar urteotan, eta etapa horri bukaera emango dio larunbatean. Ostiral eguerdian aurkeztuko dute Garapen Kontseiluko zuzendaritza berria, Baionan.