INFO

Los Zopilotes Txirriaos, Hiru Erregeen Mahaiaren gailurretik

Oholtzaz oholtza parranda giroa kutsatzen abila den Los Zopilotes Txirriaos taldeak kontzertua eskaini du Hiru Erregeen Mahaiaren gailurrean. Bi abesti zabaldu ditu sare sozialen bidez.

Los Zopilotes Txirriaos taldeko kideak Hiru Erregeen Mahaian.

Eneko Dorronsoro trikitilari ataundarrak zabaldu du ‘Urbitarte expedizioa’ deitu dion emankizuna Facebook sare sozialaren bidez. Dorronsoro Los Zopilotes Txirriaos taldearekin dabil plazaz plaza. Mexikar korridoak eta rantxerak ditu kantagai talde iruindarrak, beti ere nafar ukituz. Parranda giroa kutsatzen abilak dira oholtzatik. Baina, dirudienez ez agertokitik bakarrik. Ondoren ikusiko duzuen kontzertua Hiru Erregeen Mahaia mendiaren gailurrean eskaini zuten-eta!

Facebook bidez zabaldu zuten San Fermin egunean lehen bideoa, 'No es extraño' abestia entzun daiteke bertan eta 500 aldiz baino gehiagotan izan da elkarbanatua.

Hurrengo egunean partekatu zuten bigarren eta azken abestia: ‘Jalisko’. Gozatu kontzertuarekin!