INFO

#EuskaraSatorraCHALLENGE, bihur zaitez euskara irakasle!

Euskara ikasteko «Euskara Satorra» izeneko Youtubeko kanalak lehen erronka proposatu die 12.000 harpidedunei, #EuskaraSatorraChallenge izenekoa, hain zuzen ere. Kanalean hainbat abesti itzuli eta gero, ikus-entzuleei proposatu die euskara irakasle bihurtzeko eta mundura zabaltzeko gure hizkuntza.


Bere lehen erronka proposatu die euskara ikasteko ‘Euskara Satorra’ izeneko Youtubeko kanalak, #EuskaraSatorraChallenge izenekoa.

Eta zeintzuk dira erronkan parte hartzeko pausoak?

1. Euskaraz abesturiko kantu baten esaldi bat aukeratzea.
2. Hitzak edozein hizkuntzatara itzuli (ingelesa, espainiera, frantsesa…) eta azalpenak ematea bideo baten bidez.
3. Bideoa sare sozialetara igotzea #euskarasatorrachallenge hashtaga erabiliz (instagram, twitter, zein youtube bertara)
4. Lagunei helaraztea erronka, agian baten batek parte hartzeko asmoa izan dezake eta.