INFO

Sare sozialek ere agurtu dute Berri Txarrak, «ikusi arte» behintzat

11.000 lagun inguru bildu ziren atzo Navarra Arenan Berri Txarraken bi agur kontzertuetan lehenaz gozatzeko. Hauek sare sozialetan eskegitzen zutenari esker beste milaka askok ia zuzenean jarraitu ahal izan zuten.

Egunerako arropa aproposa. (Idoia ZABALETA/FOKU)

#IkusiArteBTX traolak euskal herritarren sare sozialak irentsi ditu atzo arratsaldetik aurrera. Lekunberriko taldearen esanetara, mezuak, bideoak, eskerrak, agurrak jaso dira sarean.

22:30ean abiatu zen hirukote nafarraren azkenaurreko kontzertua eta 11.000 lagun baino gehiago bildu ziren Navarra Arenan. Han tokia lortu ez zutenek, baina, ia zuzenean jarraitzeko izan zuten, ‘Gelaneuria’ abestitik hasita.

Tartean, baita ere, EH Bilduren legebiltzarkideak.

Edo nafar Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Kontseilari, Itziar Gomez, ere.

Denen ahotan, atzo bizitakoaren emozioak eta utziko dituzten oroitzapenak.