Sevillako Kopako finala aldarrikapenerako euskal derbia izateko deia zabaldu da sareetan
Baieztatu da. Sevillako Cartuja estadioan euskal derbia izango da Kopako finala. Yurik gola sartu eta berehala sareetan espiritu hau ez galtzeko deiak zabaldu ziren. Eta bide batez, euskal nortasuna aldarrikatzeko egun aproposa dela azpimarratu dute.
Erreala eta Athletic Sevillan jokatuko den Kopako finaleko lehiakideak izango zirela jakin eta berehala, sareetan bi taldeen arteko kidetasuna eta euskaltasuna adierazteko aukera ona izango zela zabaldu zen.
Realeko zaleei @BultzadaTX
— andoni urbistondo (@urbixxx) March 5, 2020
Athleticekoei @ICHHarmaila
Bi taldeei @AthleticClub @athletic_eus @RealSociedad @RealSociedadEUS
Izan dadila euskal futbolaren festa. Kanta dezagun denok gure ereserkia izan beharko lukeena ozen, eta gozatu festaz! https://t.co/erBBqSq0Qy
Historikotzat jo da gipuzkoarrak eta bizkaitarrak finalerako sailkatu izana. Atzera begira egiten bada 1927an izan zen bi euskal taldek finala jokatu zuten azkenekoa.
93 años después vuelve a reinar el fútbol vasco en una final. El 15 de mayo 1927 jugamos la última final vasca ante el @arenas_club1909 en el campo de Torrero en Zaragoza. El partido se decidió en la prórroga, a tres minutos del final, con gol de Echeveste. #AupaUnión pic.twitter.com/JTO7FdV8Cw
— Real Unión Club Irun (@REALUNIONCIRUN) March 6, 2020
Asko izan dira ere Erreala eta Athleticen arteko beste partida historiko bat gogora ekarri dutenak: Atotxan lehen aldiz ikurrina atera zutenekoa. Inaxio Kortabarria eta Jose Angel Iribar izan ziren orduko protagonistak. Irudi hura errepikatzeko aukera ona izan daitekeela nabarmendu dute askok.
Mereció más el #Granada, pero la final de #Copa será la fiesta del fútbol vasco. Ojalá el resultado sea el mismo que se produjo el día de esta histórica foto con #Kortabarria e #Iribar sosteniendo en #Atocha la entonces todavía ilegal #ikurriña.
— David Acosta (@davidacostaleon) March 5, 2020
5 de diciembre de 1976. 5-0. pic.twitter.com/0ovVYDdVg2
Euskal Herritik kanpo ere oihartzuna izan du irudi horrek.
Zorionak! pic.twitter.com/BRBB82Kf4y
— Gabriel Rufián (@gabrielrufian) March 5, 2020
Milaka lagun Euskal Herritik Andaluziaraino joan behar izateak ez luke derbi gehienetan dagoen giro aparta galtzeko arrazoirik izan behar. Gauzak horrela, finaletan prestatzen diren zaletuentzako guneak (fan zone direlakoak) elkarrekin egitea proposatu dute.
Lanzo la propuesta de hacer una sola Fan Zone en Sevilla que aglutine a hinchas de Athletic y Real Sociedad. Sería un ejemplo histórico de cordialidad. Rivales pero a la vez amigos. #CopaDelRey
— A. Gabilondo (@AS_AGabilondo) March 5, 2020
Aldarrikapen hau ez da soilik Bizkaira eta Gipuzkoara mugatzen, Nafarroan ere errotu da. Futbolean eskarmentua duen alkate ohi baten eskutik, adibidez.
Zer aukera ona apirilaren 18an Sevillan, @AthleticClub-ek eta @RealSociedad-ek, elkarrekin festa erraldoi bat antolatzeko non bi taldeko zaleek gozatuko lukete eta Herri honetako senidetasun sena erakutsiko liokete estatu osoari. Eta bide batez, Euskal selekzioa errebindikatuz. pic.twitter.com/V1a67wQOra
— KoldoLeozGarciandia (@koldinni) March 6, 2020
Eta zer izango zen Euskal Herria futbola eta politika nahastu gabe?
Hasi gea... Eunon!!! pic.twitter.com/nHqwiKz00y
— andoni urbistondo (@urbixxx) March 6, 2020
Koronabirusa ere txistuak ekiditeko aitzakia izan daitekeela aipatu du baten batek.
Pues yo creo que con lo del coronavirus algunos ya deben estar pensando en jugar a puerta cerrada solo para que no haya pitada
— La Mochila De Musa (@MochilaMusa) March 6, 2020