Realeko pina, Auschwitzen hil zuten gazte judu baten paparrean
Auschwitz Memorial museoak Jiří Popper gazte juduaren omenez txio bat bota du Twitterren, bere argazki bat txertatuz. Erabiltzaile batzuk adi aritu dira honek paparrean zeukan ikurra identifikatzerakoan. Realeko ezkutuaren pina dauka eta zenbait hipotesi zabaldu dira. Reala bera ere solasaldi birtualean sartu da, neurketa batzuk gogora ekarriz.
Auschwitz Memorial museoak, bere Twitter kontuaren bitartez, Jiří Popper gazte juduaren urtebetetze eguna gogoratu nahi izan du, besterik gabe, ohikoa duen moduan; Auschwitzera deportatuak izan zirenak gogoratzen baititu.
Uztailaren 21ean jaio zen Jiří Popper, 1923. urtean. 20 urte beranduago, Theresienstadt ghettotik deportatu zuten Auschwitzera eta ez zen bizirik irten.
Txio soil batean geratu beharrean, baina, istorio bat azaleratu du, baita museoa beraren harridurarako ere. @adribeloki erabiltzailea adi aritu da Popper gazteak paparrean Realeko ikurra daukala ohartarazteko.
Did you know why was he wearing that Real Sociedad (San Sebastian's football club) badge being czech? Truly surprising.
— Adri Beloki (@adribeloki) July 21, 2020
Bertan, museoko komunikazio arduradunek erantzun dute ez dutela ezagutzen soinean Realeko intsignia eramatearen arrazoia. Hipotesi moduan helarazten du agian klubak erlazioaren bat izan zuela Txekoslovakiarekin II. Mundu Gerraren baitan.
Hipotesi horri jarraiki, @adribeloki erabiltzaileak duela hilabete bat @atotxaorg kontuan argitaratutako txioa berreskuratu du. Pragako talde judu baten aurka bi neurketa jokatu omen zituen Realak.
@atotxaorg says that la Real played two games against Deutscher Fußball Club, the jewish team of Praga, back in 1923. Maybe both teams did some kind of badge exchange before or after the game and Jiri got one of them.https://t.co/i821qNqtKd
— Adri Beloki (@adribeloki) July 21, 2020
Realak ere aipatu neurketak ekarri ditu gogora eta urte bat beranduago ere beste norgehiagoka bat jokatu zutela jakinarazi du.
Posteriormente, el 31 de agosto de 1924, dentro de una gira que se estaba realizando, jugamos en Praga, donde caímos por 11-1. Un pin histórico y cargado de simbolismo.
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedad) July 21, 2020
Thank you @AuschwitzMuseum! ⚪️ pic.twitter.com/gxRYyzJ0iA
Hala ere, kontuan hartuta Popper 1923an jaio zela, hilabeteak baino ez zituen neurketa horiek jokatu zirenean eta beraz, ezin daiteke ziurtatu neurketa horien ondotik jasotako pina zeukala soinean.
Auschwitz Memorial museoak uste du −probabilitate gutxieneko teoria dela azpimarratuz− Reala Euskal Herriko talde bat izanik, agian 1936ko gerrarekin lotutako adierazpen politiko gisa erabili zitekeela. Gerra aurreko Txekoslovakiako gizartearen aditu den historialari baten laguntza eskatu du.
Another (seems less likely) theory is that it could have been some hidden political statement linked with the Spanish Civil War as San Sebastian is in the Basque Country. Yet, we found no links between. An expert historian on pre-war Czechoslovak society could perhaps help.
— Auschwitz Memorial (@AuschwitzMuseum) July 21, 2020
Hori horrela, Ander Izagirre kazetariak beste xehetasun bat ekarri du gogora, hau ere hipotesi gisa. Garai hartako Realeko ezkutuak SS hizkiak zituen, Donostiako gaztelerazko izenaren laburdura gisa. Laburdura hori, hain justu, Schutzstaffel Alemaniako alderdi naziaren talde paramilitarrak erabiltzen zuen.
Un detalle tremendo y supongo que irrelevante en esta historia (o no, vete a saber): en aquellos años el escudo de la Real también llevaba las letras SS. En la foto de esta víctima de Auschwitz no se aprecia. https://t.co/rkHieHh2r2
— Ander Izagirre (@anderiza) July 21, 2020