INFO

Jack Sherman, Red Hot Chili Peppers taldeko gitarra-jotzaile ohia, hil egin da

Jack Sherman, Red Hot Chili Peppers rock talde kaliforniarraren lehen diskoko gitarra-jotzailea, hil egin da 64 urte zituela, taldeak bere Twitter kontuan adierazi duenez.

Red Hot Chili Peppers hasi berriak. Eskuinetik bigarrena, Jack Sherman. (RED HOT CHILI PEPPERS)

«RHCPeko familiari Jack Shermani beste munduetara egin duen bidaia atsegina izan dadila gustatuko litzaiguke, hil egin baita. Jackek gure lehen albumean jo zuen, baita ere AEBetako gure lehen biran», taldeak argitaratu duen komunikatuaren arabera.

Ez dute zehaztu zergatik hil den. «Tipo aparta zen, eta eskerrak ematen dizkizugu bizi izan ditugun une on, txar eta erdipurdikoengatik. Bakea opa diogu irteerako plataforman», gaineratu du komunikatuak.

Sherman 1983an sartu zen taldean, eta ‘Red Hot Chili Peppers’ izeneko lehen diskoaren grabaketan parte hartu zuen 1984an. Bigarrenerako, ‘Freaky Styley’ izenekorako, alegia, hainbat abesti idatzi zituen 1985ean taldea utzi aurretik.

Red Hot Chili Peppers hasi berri haien lehen biran gauzak ez zeudela oso ondo konturatu ziren eta; Sherman eta Anthony Kiedes kantariaren arteko liskarrak gogorrak ziren oso, maiz gertatzen ziren, gainera. Biraren bukaeran taldekideak Sherman bota egin zuten.

Dena den, 1989ko ‘Mother's Milk’ diskoan eta beste batzuetan ere parte hartuko zuen Shermanen. Bob Dylanekin 1986ko ‘Knocked Out Loaded’ grabatu zuen era berean, baita George Clintonen zenbait estudio-lan.

‘Give it away’ edo ‘Californication’ bezalako arrakastekin, Red Chili Peppersek 80 milioi disko baino gehiago saldu ditu, eta 2012an Rock and Rollaren Famaren Aretoan sartu ziren.