INFO

Herbehereetako Gobernuak bisoiak haztea debekatu du, covid-19a dela-eta

Zenbait landetxetan covid-19 kasuak antzeman eta gero, Herbehereetako Gobernuak debekatu egin du bisoien hazkuntza. Datorren urteko udaberria heldu baino lehen bisoi-haztegi guztiak itxita eogn beharko dira.

Bisoi europar bat.

Herbehereetako Gobernuak debekatu egin du bisoien hazkuntza zenbait landetxetan covid-19aren kasuak detektatu ondoren. Animalia hauek larrugintzan erabiltzen dira, eta azken hilabeteetan milaka hil dituzte koronabirusaren kasu berriak saihesteko.

Hala, landetxe guztiek beraien ateak itxi beharko dituzte datorren urteko udaberria heldu baino lehen. Azaroan hasiko den denboraldia azkena izango da, eta martxoan landetxe guztiak itxiak egon behar dira, animalia hauei ilajea kendu ostean.

Historikoki, bisoi-hazkuntzak eztabaida sortu du Herbehereetan, eta Auzitegi Gorenak data bat ezarri zuen animaliei sufrimenduan oinarritzen den jarduera honekin amaitzeko. 2024an landetxe guztiak itxi behar zirela ohartarazi zuen.

Gobernuaren erabakiak itxiera aurreratuko du, covid-19aren ondorioz. Izan ere, azken hilabeteetan kasuak sumatu dira 40 enpresetan, eta milaka bisoi hil dituzte birusa bertatik ez ateratzeko.

Dena den, Gobernuak erabaki du animali hauek ez hiltzea prebentziozko neurria bezala, gaur egungo egoerak ez duelako halako neurria justifikatzen. Itxiaren erabakiak datozen urteetan landetxe hauetan covid-19aren kasu berriak saihestea du helburu.

Itxierak 180 milioiko gastua eragingo du. Hagako Gobernuak 40 milioi erabiliko ditu landetxe batzuetan dauden bisoiak hiltzeko, eta gainontzeko 140 milioi euro landetxe horien jabeek jasoko dituzten kalte-ordainak ordaintzako bideratuko ditu.

Herbehereetan 130 landetxe daude, eta bertan 800.000 bisoi bizi dira. Beraien larrua erabiltzeko hazten dituzte.