INFO

AEBetan hauteskundeak hasi dira Ipar Karolinako postan

AEBetako presidentzialak hasi dira: Ipar Karolinan posta bidezko bozketa hasi da. Koronabirusa dela eta, dozenaka milio estatubatuar ez dira hautestontzietara hurbilduko azaroaren 3an eta eskutitzan sartujo dute boza. Donald Trumpen eta Joe Bidenen arteko kanpaina gero eta bortitzagoa da eta Etxe Zuriaren maisterrak zalantzan jarri du posta bidez boza eman ahal izatea. Hauteskundeak galduko balitu onartuko ahal zuen porrota? Hor dago kezka.

Posta bidezko bozak prestatzen Charlotten, Ipar Karolinan. (Logan CYRUS-AFP)

Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) giroa pil-pilean dago eta datozen zortzi asteetan ikusiko da munduko lehen potentzia kapaza ote den, pandemiaren erdian, eta arrazakeriaren aurkako altxamenduak sortzen dituen tentsioaren barruan, hauteskundeak antolatzeko.

Ipar Karolinako estatuan hasi dira 600.000 biztanleei postaren bidez bozkatu ahal izateko papeletak bidaltzen. Izugarri hazi da posta bidezko  boza, datozen asteetan beti oso garrantzitsuak diren estatutan hasiko dena, Wisconsin kasu.

Ez da inolaz ere txantxan hartzeko kontua. Posta bidezko bozak demokratak saritu izan du orainarte. USA Today/Suffolk entrepresek agindu duten inkestaren arabera, errepublikarren %56ak fisikoki hautes-lekuetara joanda bozkatuko dutela erantzun dute. Demokraten kasuan %26a baino ez dira. Are gehiago, hauteslegoaren %25a ez omen dago bere aurkariaren garaipena onartzeko prest.

Izan ere, bigarren agintaldi bat irabazteko zaila duen Donald Trump presidenteak zalantzan jarri du posta bidezko bozketa. Aste honetan dei egin die bere jarraitzaileei bio aldiz bozka dezaten sistemaren gabeziak agerian uzteko.
Deialdi hori Konstituzioaren aurka doa, delitu hutsa ez bada, eta  Facebookek eta Twitterrek mezua kendu eta salatu dute.

Trump berak ukatu egin du Lehen Munduko Gerran hil ziren soldadu estatubatuarrak «galtzailetzat eta inozotzat» dituenik, ‘The Atlantic’ aldizkariak jakitera eman duen moduan.

Wilmingtonen (Delaware) duen gotorlekuan,, Joe Biden hautagai demokratak gogor salatu du Trumpen portaera. «Presidente baten hitzek garrantzia dute. Ezin dugu horrela jarraitu, sistema demokratikoaren suntsipena da», gaineratu du.

Trump ez da isilik geratu eta Bidenekiko komunikabideek agertzen omen duten malgutasuna salatu du. Hauteskundeetarako 60 egun falta direnean, beti zalantzan egoten diren estatuak (swing states) daude jo mugan.

Pennsylvania eta Florida (Trumpek juxtu-juxtu irabazi zituenak) berebizikoak izango dira. Lehenengoan Biden doa aurretik, Floridan, aldiz, enpate.