«Gu gara aurre egingo dizueten emakumeak*», Sastraka gaztetxeko kideen eskutik
Mexikon sortu zuten ‘La canción sin miedo’ abestiaren euskarazko bertsioa aurkeztu dute Portugaleteko Sastraka gaztetxeko kideek.
Vivir Quintana eta El Palomar abesbatza mexikarrek sortu eta indarkeria matxistaren aurkako ereseri bilakatu den ‘La canción sin miedo’ abestiaren bertsio berezi bat aurkeztu dute azaroaren 25. honetan Sastraka gaztetxeko kideek.
«Gu gara aurre egingo dizueten emakumeak*», dio letrak.
Hauxe abestiaren letra, osorik:
Dardarka zeruak, kalea, estatuak
dardarka epaile legedi estuak
emakumeak gaude ia lehertzear
garrasi batekin, hegan irtetzear
Aste bakoitzeko minutu bakoitza
hildako ahizparen minaren oroitza
alaba, emazte, ama nahiz neskato
ez ahaztu izenak... Mesedez... Izan zirelako
Grebara joaten diren kideengatik
«aski da!» oihuka plantatzeagatik,
denontzat eredu zaretenengatik,
mundua iraultzen duzuenengatik
beldurrak uxatuz, kantuan jo ta ke
bada zer eskatu aldarrikatua
zama urratu arte: bizirik ta aske!
behingoz jausi dadin... patriarkatua
Denari su eman, apurtuz eraiki
inork begiak itxi ezkero jaiki
jadanik ezin gaitu inork gelditu
bat ikutuz gero, mila ikutzen gaitu
Ni naiz Ane, Judhit, Marta ta Lea
ni naiz Ingrid, Paula, Maribi, Andrea,
ni naiz jipoitu zenuen emaztea,
ni umezurtz utzi zenuen umea
ta aurre egingo dizun emakumea