INFO

Mertxe Aizpurua: «Erregea argigarriagoa izan zen esan ez zuenagatik, esan zuenagatik baino»

Mertxe Aizpuruak, EH Bilduren Kongresuko bozeramaileak, erregeak Gabonetako hitzaldian jendeari interesatzen zaizkion gai garrantzitsuak saihestu zituela salatu du. EAJk, Unidas Podemosek eta Kataluniako alderdiek ere gogor kritikatu dute Felipe VI.aren hitzaldia.

Mertxe Aizpurua, EH Bilduren kongrsuko bozeramailea. (Gorka RUBIO/FOKU).

Mertxe Aizpurua EH Bilduk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak kritikatu duenez, Felipe VI.a erregea, Gabon gaueko mezuan, «pandemian babestu zen, gaurkotasunaren lehen planoan dauden eta herritarrei inporta zaizkien gauzei buruz hitz egitea saihesteko».

«Bere diskurtsoa argiagoa da esan ez zuenagatik, esan zuenagatik baino, gaur egungo gai garrantzitsuez hitz egitea saihestu zuelako», esan du Usurbilen egindako agerraldian.

Gainera, Juan Carlos de Borbon Arabiar Emirerrietara ihes egitera eraman duten ustelkeria kasuak ez aipatzea aurpegiratu zion aizpuruak erregeari.

«Era berean, ez zituen aipatu gai zerrendan dauden eta konponbidea behar duten bi lurraldeetako gaiak, Kataluniaren eta Euskal Herriaren gaia, alegia», gaineratu du.

Bestalde, Felipe VI.ak «Indar Armatuen burua den bezala, militar kolpistek egindako saiakera, ekidin eta planteamenduez» hitz egin ez izana aurpegiratu dio.

PNV

Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramailea Felipe VI.aren mezuaren inguruan mintzatu da, eta salatu duenez, «horrelako une batean ere ez die aurre egin berari dagozkion gaiei, ez gardentasunez, ez argi».

«Ez dakigu benetan Estatuko Buruzagitzari buruz hitz egin duen ala ez. 40 urtetan gertatu denaz, 40 segundo baino gutxiagoan aritu dela interpretatu beharko litzateke. Gainera, okerra da etorkizunean zer egingo duen esan nahi izan duela edo aitari buruz hitz egin duela interpretatu behar bada».

Bestealde, erregeak militar «totalitarioen» txat eta gutunen inguruan jarrerarik hartu ez izana kritikatu du Estebanek.

Pandemiari buruz erregeak emandako mezuari dagokionez, Estebanek esan du «esaldi generikoak» izan zirela «berriro ere». «Badirudi zerbait esaten dutela, baina edukirik gabe eta orokortasunez beteta daude. Aldiz, bustitzeko ordua zen» gaineratu du.

Katalunia

Quim Torra Generalitateko presidente desgaitua eta Pere Aragones Kataluniako Gobernuko presidenteordea bat etorri dira Francesc Macia presidente ohiaren «balio etikoen» eta Felipe VI.a erregeak Gabon gauean eman zuen «hitzaldi hutsaren» arteko «kontrastea» azpimarratzean.

Biek Kataluniako Gobernuak Francesc Macia Generalitateko presidente ohiaren hilobiari egindako lore eskaintzan parte hartu dute, Montjuiceko hilerrian, haren heriotzaren 87. urteurrenean.

«Hitzaldi huts eta errealitatetik urrun bat izan zen, non erregeak ez zuen barkamenik eskatu errepresioagatik. Felipe VI.ari interesatzen zaion diskurtso bakarra monarkiaren amaiera iragartzen duena da», adierazi du Aragonesek.

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak esan duenez, Felipe VI.a erregeak «autoritate moral guztia galdu du» eta «78ko erregimenaren gainbehera» gaitzetsi du. Gaur Kataluniako errepublika «inoiz baino beharrezkoagoa» dela gaineratu du.

Elisenda Paluzie ANCko presidenteak errefusatu egin du erregearen hitzaldiari buruzko adierazpenak egitea: «Gure helburua Espainiako Estatutik askatzea da, ez Estatua erreformatzea, horregatik ez dugu baloraziorik egingo».

Unidas Podemos

Unidas Podemoseko Roberto Uriarte diputatuaren ustez, Felipe VI.ak «hitzaldi hutsa» egin zuen eta, bere ustez, jendeari interesatzen zitzaiona «esan ez zuena» zen: «bere aita eta Saudi Arabiako diru-komisioak».