INFO

Suezko kanala blokeatuta, itsas garraioa moteldu

Suezko Kanaleko Agintaritzak nabigazioa aldi baterako etetea erabaki zuen atzo, Ever Given kargaontzia berriz flotarazteko lanak amaitu artean. Izan ere, asteartean hondartuta geratu zen ontzia, Europa eta Asia arteko merkataritzarako funtsezkoa den itsas ibilbidea blokeatuz.

Satelite bidez hartutako Ever Given kargaontziaren argazkia. (CNES / AFP)

Itsaso Gorria eta Mediterraneoa lotzen dituen Suezko kanala funtsezkoa da itsas garraio globalerako. Are, Persiar golkotik datorren petrolioa garraiatzeko bide garrantzitsuenetako bat da. Bada, guztiz blokeatuta dago asteartean pasabide artifizialaren hegoaldeko zatian kargaontzi handi bat hondartu zenetik.

Gutxienez 156 itsasontzi geldirik daude kanalean uneotan, Ever Given zamaontzia berriz flotarazteko lanak amaitu zain. Atzo bertan behera utzi behar izan zuten nabigazioa, Leth Agencies konpainiak jakitera eman zuenez. Bestalde, Gulf Agency Companyk (GAC), kanalean lan egiten duen logistika enpresak, onartu zuen ez dagoela estimaziorik «berriro noiz irekiko den jakiteko». 156 itsasontzi horietatik, 48 Port Saiden daude zain, Mediterraneoan; Itsaso Gorrian beste 70 ontzi daude; Laku Handian, kanalaren erdian, beste 38 ontzi daude zain, Leth Agencies konpainiak atzo jakitera eman zuenez.

Bernhard Schulte Shipmanagement (BSM) konpainiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, gertakariaren unean, Ever Given ontzia iparralderantz zihoan, Rotterdamerako bidean, kanaleko bi piloturekin. «Atariko ikerketek itsasontzia haizearen eraginez hondartu zela iradokitzen dute», azaltzen du oharrak. Ikerketa horiek, halaber, «motorrean inolako akats mekanikorik izatea baztertzen dute».

Horrela, BSMk Suezko Kanalaren Agintaritzaren bertsioa berretsi du. Hau da, Panamako banderadun ontzia, 400 metroko luzera eta 224.000 tonako karga duena, kanalean zeharka geratu zela ikusmena zailtzen zuen hondar ekaitz baten erdian sortutako haizetearen ondorioz. Halaber, merkataritza enpresak adierazi duenez, «25 tripulatzaileak salbu daude» eta ez dago «inolako arriskurik kargan kalteak izateko edo ingurumena kutsatzeko».

Jakina, kanalaren blokeoak itsas garraioa motelduko du egun batzuetan zehar. Hori bai, adituek azaldu dutenez, «ondorio ekonomikoak mugatuak izango dira egoera luzatzen ez bada». Momentuz, istripuak atzerapen handiak eragin ditu petrolio entregetan, eta, asteazkenean albistea zabaldu zenean, prezioek gora egin zuten.
 
Una importante vía de transporte marítimo y un punto geoestratégico clave

El canal de Suez, inaugurado en 1869, conecta el mar Rojo con el Mediterráneo acortando el camino para los barcos que navegan entre Europa y Asia, que de esta forma no tienen que rodear todo el continente africano, con el tiempo y el riesgo que ello conlleva. Es una de las principales fuentes de divisas para las arcas egipcias y, por su localización entre África y Asia, tiene una importancia estratégica para el Gobierno y para el Ejército, encargado de su seguridad.

En la actualidad, en torno al 10% del comercio marítimo global pasa a través del canal y el 25% de los contenedores, con la particularidad de que muchas de los buques que lo cruzan son petroleros.

Por el canal pasa la mayor parte del petróleo que procede del Golfo Pérsico con destino a Europa, así como el crudo de Rusia que se dirige a India, China u otras países asiáticos. En menor medida, también es una vía de transporte entre la costa este de Estados Unidos y Asia.

Egipto inauguró en agosto de 2015 el llamado Nuevo canal de Suez, una ampliación del ya existente en un tramo de 37 kilómetros y la construcción de uno paralelo de 35 kilómetros (del total de 195 kilómetros) para permitir el paso de barcos de más calado y con más tonelaje.

Las dos vías paralelas se sitúan en el tramo norte, entre el Mediterráneo y el Gran Lago, mientras que el Ever Given se quedó atrapado en el tramo sur, en el kilómetro 151, por lo que no hay un paso alternativo y el acceso desde el mar Rojo está completamente bloqueado.