INFO

DHBko irakasleek txertoa jasotzeko izan duten lehentasuna eskatu du Ferreirak EHUkoentzat

EHUko errektore Eva Ferreirak Gasteizko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean adierazi duenez, unibertsitateko langileek lehentasuna izan beharko lukete covid-19aren aurkako txertoa jasotzeko, DBHko irakasleek izan duten bezala.

Eva Ferreira, Legebiltzarrean. (@upvehu)

EHUko errektorea den Eva Ferreiraren ustez unibertsitateko langileek lehentasuna izan beharko lukete covid-19aren aurkako txertoa jasotzeko, DBHko irakasleek izan behar duten bezala.

Gasteizko Legebiltzarrean azaldu duenez, bi kolektibo hauek tratu berdina jaso behako lukete aurrez aurreko irakaskuntza mantentzeko; eta, adierazi duenez, unibertsitateak dituen balibaide guztiak erabili dituzte hauxe aldarrikatzeko «neurriak hartu behar dituztenen aurrean».

Izan ere, Hezkuntza Batzordea osatzen duten legebiltzarkideen aurrean nabarmendu duenez, aurrez aurreko eskolak mantentzearen aldeko apustua egin du Ferreirak eta horretarako ezinbestekoa da segurtasuna mantentzea.

Orain arte EHUk aurre egin dio pandemiaren eraginari, eta errektoreak esan duenez, ikasleek aintzat hartu dituzte osasun egoerari aurre egiteko ezarri diren neurriak.

«Pasa den ikasturtea nota onarekin amaitu genuen eta aurtengo ikasturtearen ibilbidea ere positiboa izaten ari da. Gure fakultateak, gure eskolak, eta campusak inguru seguruak dira», azpimarratu du.

Eta, ohartarazi duenez, hori EAEko unibertsitate publikoa osatzen duen komunitateak «arduraz» egindako lanaren ondorioa da. Ferreiraren ustez goraipatu egin behar den lana da.