Esker oneko mezu asko jaso ditu Mirentxinek... baina oraindik ibili badabil
Gerturatutako preso baten arrebaren mezuak Mirentxin elkartasun ekimenarentzat esker oneko adierazpenak biderkatu ditu sareetan. Azken hamarkadetako ekarpenak aurrera darrai, ordea. Hiru ibilgailu jarri ditu abian asteburu honetan, Andaluzia alderantz.
Ekainetik hona 150 preso inguru gertaturatu dituztelarik, eta pandemiak eragindako trabak tarteko, nabarmen jeitsi da Mirentxinek asteburuero egin beharreko lana. Albiste ona, nola ez. Orain horren beharrik ez duten baina urte askotan bere furgonetetan espetxera joan-etorria egin dutenek, ordea, ez dute ahaztuko. Eta hurbildu berri duten Imanol Miner presoaren arreba baten mezuak horren froga eman du azken orduetan.
Bitartean, nire mugikorrean... pic.twitter.com/YCJiV0Zvnf
— Uгкο Rοdгigυez (@SnOiD_JaUnA) May 6, 2021
Minerrena bezain sentikorrak dira adierazpen honek piztu dituen beste esker oneko mezu batzuk. Guztietan biziki eskertzen da urteetan zehar emandako laguntza, batez ere arrazoi ezberdinak tarteko bidaia beren kabuz egin ezin izan zutenen partetik.
Loak hartu ezinik ala siku lo, txisteen artean edo han utzitagoagatik negarrez, errepide garbian ala elurpean, GPSari jarraituta galduta edo gidalanetan, beti prest, beti hor. Hamaika gidari ezagutu ditugu, maiz berdinekin bidaiatu; nahikoa eskertu ezingo duguna. Eskerrik asko.
— Idoia Eihera (@Eihera) May 6, 2021
Senideekin batera, preso egondakoek ere eskertu dute, jakina. Adibide bat:
Mila aldiz esanda ere, gutxi dira.
— @ErreHarria #ANkerkeriariSTOP (@Erreharria1) May 6, 2021
MILA ESKER MIRENTXIN GIDARIAK! https://t.co/PxjNBlrYc6 pic.twitter.com/jpcf1rNCGp
Eta zer diote Mirentxin ekimenean parte hartu duten lagunek? Hauxe, esaterako:
Ni askotan ibili naiz Mirentxineko gidari eta hau esango nieke senide eta lagunei:
— uxua olalla (@uxuaola) May 6, 2021
" Zuek, presoen sostengua zuen bizkar eta sorbaldan hartzen duzuenok, zuek duzue benetako meritua, guk pisu hori pixkat arintzeko aletxo bat baino ez dugu jartzen, presoak herriarenak baitira".
Bukatu al da Mirentxinen lana? Ezta gutxiagorik ere. Asteburu honetan, NAIZek egiaztatu ahal izan duenez, hiru ibilgailu atera dira Andaluzia aldera; batean hiru lagun Puertoko espetxerantz; bestean bi Almeriaraino; eta hirugarrenean, senide bat Sevillarako bidean. Azken detaile honek argi uzten du urrundutako preso bat bisitatzeko norbaitek laguntza behar duen bitartean, Mirentxin hor egongo dela.
Azken hamalau hilabete hauek, gainera, bereziki nahasiak izan dira, pandemiaren ondorioz. Behar baino bisita gutxiago burutu dira, tarteka debekaturik izan direlako eta beste batzuetan adineko senideek kutsatzeko arriskua saihesteko bidaia bertan behera utzi behar izan dutelako. Furgoneta barruetan ere osasun neurriak zorroztu behar izan dira, noski.
Txertaketak aurrera egiten duen neurrian eta bisitatzeko trabak gainditzen diren heinean, litekeena da hurrengo aste eta hilabeteotan Mirentxinek berriro bidaiagehiago egin behar izatea... kilometro gutxiago ibiltzeko bada ere.
Bi hamarkada baino gehiagoko bidea egin du jada ekimen honek. Hauxe ‘Transportes Mirentxin’, Amaia Ereñagak 7Kn argitaratu zuen erreportaje zabala.