INFO

Eskubide-murrizketak salatzeko manifestazioa deitu du Kontseiluak Iruñean uztailaren 2rako

‘Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez!’ lelopean, uztailaren 2an, 18.30ean, Iruñeko Baluarte plazatik abiatuko da Kontseiluak deitutako manifestazioa. Paul Bilbao idazkari nagusiaren iritziz, gizartearen presioa nahitaezkoa da Nafarroako Gobernuari berdintasuna eskatzeko.

Euskalgintzaren Kontseiluak, erakundea osatzen duten zenbait bazkidetako ordezkariekin batera, agerraldia egin du asteazken honetan. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Euskalgintzaren Kontseiluak, erakundea osatzen duten zenbait bazkidetako ordezkariekin batera, agerraldia egin du asteazken honetan Iruñeko Katakrak Aretoan. Hain zuzen, uztailaren 2an Iruñean antolatuko duen manfestazioa iragarri du; ‘Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizktarik ez!’ lelopean, 18.30ean abiatuko da mobilizazioa Baluarteko plazatik.

Agerraldian izan dira, besteak beste, AEK, IKA, Nafarroako Ikastolen Elkartea, Sortzen eta EHEko ordezkariak, bai eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria ere.

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok gogora ekarri du 2019ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen dekretuaren hainbat artikulu baliogabetzeko argitaratutako epaiaren inguruan egindako irakurketa, «justiziari berdintasunari eta kohesioari muzin egin dien epaia izan zela» adieraziz.

Ildo horretan, Kontseiluak Nafarroako Gobernuari eskaera bat egin ziola gogoratu du: «Justizia, kohesioa eta berdintasuna ardatz dituen gizarte bat eraikitzeko urratsak egin eta ausardia izan zezala, eta bide horretan gutxienez, epaiari kasazio-helegitea jar ziezaiola epaiarekin bat egiten ez zuela erakusteko».

Are gehiago, egun batzuk geroago eta gehiengo sindikalarekin batera, Bilbaok nabarmendu du Kontseiluak ehunka herritar bildu zituela Nafarroako Gobernuko jauregiaren aurrean eskaera hori berresteko, eta Gobernuko ordezkariekin ere bildu zen eskaera bera egiteko.

Bilbaok gogoratu du ausardia eskatu ziotela Maria Chiviteren Gobernuari: «Ausardia eskatu genion beste garai bateko hizkuntza-politika ilunetara ez itzultzeko, epaiarekiko desadostasuna irmoki agertzeko». «Tamalez, erantzuna bestelakoa izan zen, eta albait arinen horrelako epaiak sahiestuko zituen dekretua onartuko zutela aurreratu zioten ordezkariek Kontseiluari», gaineratu du.

Horregatik, hain zuzen, Kontseiluak gaitzetsi zuen Exekutiboak helegitea jartzeko hartu zuen erabakia, eta «erabakia birpentsatzeko eskaera egin genion Nafarroako Gobernuari, zuzen jokatzeko denbora bazegoelako», azaldu du. 2019ko urrian izan zen hori.

Urte eta erdiren eta hainbat lan-deialdiren ostean, Kontseiluko eledunak salatu du dekretu berririk ez dela egon. «Nafarroako Gobernuak automatikoki baztertu du euskararen ezagutza, derrigorrezkoa edota merezimendukoa, ehunka lanpostuetan. azken hilabeetan honez gero ahaztutzat genun hizkuntza politika ilun hori aplukatu dute behin eta berriro lanpostu publikoiei dagokienez», gaineratu du Bilbaok.

Dekretu berriaren arriskuak

Honekin batera, Kontseiluko eledunak dekretu berriaren inguruan zabaltzen ari den eztabaidarekin kritiko agertu da: «Biziki kezkatzen gaitu nola ari den kudeatzen dekretuaren afera: lotsagarria da eragileoi dekretuari buzuko inolako informaziorik bidali ez izana, baina, aldi berean, hedabieetan filtrazioak behin eta berriro egitea». Bilbaoren hitzetan, «argi dago, hizkuntza-eskubideak alderdikeriekin nahastea dutela helburu».

Horrekin batera, bilguneko idazkari nagusiak dekretuaren eztabaida parametro desegokietara eraman nahi izate aslatu du. Bilbaok adierazi duenez, «sinestarazi nahi digute dekretuaren korapiloa txikia dela, hain zuzen ere, legeak ezarritako eremu ez euskaldunean euskara ez baloratzea edota alemana bezala baloratu beharko den ebaztea».

Baina eztabaida parametro egokietara eraman, eta «onartu behar den dekretuak herritarren euskararen erabilera erosoa bermatzeko balio duen ala ez aztertu beharko da» Bilbaoren hitzten. «Dekretu integrala behar dugu, are gehiago kontuan hartuta herritarrak diskriminatzen dituen legea dugula».

Kalera ateratzeko beharra

Hori guztia kontuan hartuta, herritarrei badagokie desadostasuna kalean erakustea Kontseiluaren arabera. «Duela bi urte bilgunea Gobernuari ausardia eskatzeko atera zen, bai eta babesa eskaintzeko ere. Orain haserrea agertzeko ez ezik, herritar guztien eskubideen bermea ahalbidetuko duen dekretua eskatzeko eta aldarrikatzeko ere atera beharra» mahaigaineratu du Kontseiluak.

Bilbaoren arabera, «unea da eskubdie murrizketak ahalbidetuko dituen dekretuaren aurka ozen eta sendo agertzeko».