INFO

Maider Barros gipuzkoarrak Porriñon jokatuko du datorren denboraldian

Maider Barros hegaleko jokalariak Porriñon jokatuko du datorren denboraldian. Galiziako taldeak iragarri berri du albistea ostiral honetan. Gipuzkoarrak azken bi denboraldiak Zuazoren lehen taldean eman zituen, aurretik jubeniletan urte bat jokatu ostean. 

Maide Barros, pasa den denboraldiko bigarren faseko 7. jardunaldiko jokalari onenaren saria jasotzen. (@CBMZUAZO)

Maider Barros gipuzkoarrak Porriño taldean jokatuko du datorren denboraldian. Bi denboralditarako sinatu du hitzarmena gipuzkoar gazteak. Azken bi denboraldiak Zuazoren lehen taldean eman zituen, aurretik jubeniletan eman ostean, eta udara honetan beste bide berri bati ekitea erabaki zuen. 

Gainera, nabarmendu behar da, Porriñoren lehen arerioa izango dela Zuazo bera eta beraz, Barrosek ez du asko itxaron beharko bere aurreko taldearen aurka indarrak neurtzeko. Ostegunean Joseba Rodriguez entrenatzaile bizkaitarrak aipatu zuen «Porriño ondo indartu dela» eta beraz, neurketa zaila izango dela. Nolanahi ere, azken bi denboralditan pareko aritu direla ere gogoratu zuen. 

19 urte besterik ez ditu errenteriarrak baina jada bere maila erakutsia dauka Ohorezko Mailan. Esan bezala, azken bi denboraldiak eman ditu goi-mailan jokatzen, oraindik ere adinez jubenila zenean. 

Gipuzkoarrak Ereintza taldean eman zituen lehen urratsak eskubaloiari dagokionez eta 2018. urtean erabaki zuen talde bizkaitarrera joatea eta Euskadiko txapeldunak izan ziren jubenil mailan. Hurrengo urtean, Paula Valdiviak lehen taldea utzi zuen eta Joseba Rodriguez "Haito" entrenatzaileak beragan jarri zuen konfiantza osoa. 

Udara honetan Zuazo utzi duen lau jokalarietako bat bilakatu da Barros. Berarekin batera taldea utzi dute Ainhoa Hernandezek, Maddi Aallak eta June Loidik. Eskuin hegala indartzeko, aldiz,