INFO

30 herrialdek baino gehiagok 2035erako ibilgailu kutsakorrak kentzeko konpromisoa hartu dute

Egunean zerrenda handiagoa izatea espero badute ere, momentuz 31 herrialde, 38 eskualde-agintari, 11 ibilgailu ekoizle, 27 flota jabe eta enpresek hitza eman dute. Estatu frantsesak eta espainiarrak ez dute hitzarmenarekin bat egin.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko gunea, N-1 errepidean, Tolosan, Estatuan energia biltegiratzen duen lehena.

31 herrialdek 2035erako kutsatzen duten ibilgailuak kentzeko konpromisoa hartu dute COP26 goi-bileran, klima-krisiari aurre egiteko modu gisa.

Goi-bileraren presidentzia britainiarrak aurreratu zuenez, Ibilgailuen Zero Emisioari buruzko Glasgowko Akordioa 100 erakundek baino gehiagok sinatuko dute gaur, eta horien artean 31 herrialde daude, nahiz eta hiru merkatu handienek (AEBak, Txina eta Japonia) eta Estatu espainiarrak, Alemaniak eta Estatu frantseak oraingoz bat egin ez duten.

Egunean zehar sinatzaileen zerrenda handitzea espero da, baina orain arte 31 herrialdez gain, 38 eskualde-agintari, 11 ibilgailu ekoizle, 27 flota jabe eta mugikortasun partekatuko enpresa agertzen dira.

Ituna sinatu duten ibilgailuen ekoizleen artean, General Motors, Ford, Mercedes Benz edo Volvo bezalako konpainia handiak daude –lauren artean mundu osoko salmenten ia laurden bat hartzen dute–.

Akordio horren bidez, amaiera eman nahi zaie gasolina eta diesel erregailuekin dabiltzan ibilgailuei. Ibilgailu horiek ezabatu egingo dira, eta 2035-2040rako ibilgailu berriak munduko osoko merkatuetan zehar zabalduko dira.

COP26aren arabera, akordio horrek argi uzten du hamarkada honetan ibilgailuen  fabrikazioa azkar elektrifikatzea lortzen ez duten herrialdeek eta enpresek lehiakideen aurrean gaur egun duten merkatu-kuota galduko dutela.

Sinatu duten herrialdeak –India, Kanada edo Txile, besteak beste– Munduko ibilgailu-merkatuaren ia %15 dira, hau da, 11,5 milioi ibilgailu.

Garraioa berotegi-efektuko gasen munduko isurketen bosten bat da, eta horietatik %89 errepideko garraioari dagozkio.

Errepide bidezko garraioaren elektrifikazioa ezinbestekoa da hamarkada honetan karbono-isuriak erdira murrizteko, berotze globala 1,5 gradu zentigradutan egonkortzeko, adituen arabera.

Iturri berriztagarriek bultzatutako isurketarik gabeko ibilgailuek %80raino murriztu ditzakete berotegi-efektuko gasen isuriak ibilgailuaren bizi-zikloan.

Egungo energia-konbinazioarekin saltzen diren zero emisioko autoek bizi-zikloaren emisioak %50 baino gehiago murriztu ditzakete ohiko ibilgailuekin alderatuta.

Onura horiek hobetu egingo dira, munduko sare elektrikoak gero eta energia berriztagarri gehiago sartzen dituen heinean, helburu klimatikoak betetzeko, COP26aren arabera.