INFO

Marienian plantan ezarri nahi duten higiezin egitasmoa salatu dute kanboarrek

Marieniako lur eremuan Bouygues promotoreak ezarri nahi zuen higizin egitasmoak zer esana ematen jarraitzen du Kanbon. Hazparnen berriki laborantza eremu batean aurreikusita zegoen proiektua geldiaraztea lortu zuten auzoek. Xede berea duen mobilizazioak aurre darrai Kanbon.

Eguraldi euritsuari aurre eginez Bouygues promotearen proiektua ez dutela nahi errateko kalera atera ziren heritarrak abenduaren 4an Kanbon. (Guillaume FAUVEAU)

Bouygues Immobilier promotoreak Kanboko sarreran kokatzen den Marienia eremuan aurreikusia duen etxebizitzen egitasmoak hautsak harrotu ditu Kanbon.

Lapurdiko beste hainbat herritan gertatu bezala, etxebizitzen eraikuntza ez da gelditzen, askotan laborantza lurren kalterako.

Oroitzearren berriki Hazparneko Urkoi auzoan herritarren mobilizazioa geldiarazi zuen Pichet promotoreak 54 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa.

Ildo beretik, Kanbon mobilizazioak aurrera darrai 3,77 hektarako lur sailean plantan eman nahi duten higiezin proiektua bertan behera uzteko xede.

Eguraldi txarrari aurre eginez, abenduaren 4an, larunbatez, 300 bat lagun mobilizatu ziren "Betoinaren gainean ezer ez da hazten. Bouygues kanpora" leloa zabaldu zuten Nahi Digun Herria udal oposizio taldeak antolaturiko martxa babestu zuten herritarrek.

Higiezin egitasmoa plantan emateko prozedura ez da oraindik bururatu. Izan ere, oposizioak salatu duenez Herriko Etxeak ez dio orain arte aparteko oztoporik jarri promotoreak aukezturiko proiektuari. Egitasmoaren aurka dauden elkarte eta herritarren mobilizazioa ezinbestekoa jo du.

Promotorearen azalpenak

Mediabask astekariarekin hizketan Office64 eta Bouygues Inmobilier egiturek Marieniako eremuan etxebizitzak eraikitzen arazorik dagoenik gezurtatu dute. «Marieniako lur eremua ez da laborantzakoa, Kanboko Tokiko Hirigintza Planean eraikigarri gisa ageri da 2010etik», azaldu dute. Alta, jakin behar da gaur gaurko laborantza jarduera bada lur sail horretan.

Kanboko hirigintza planak eraikigarriak bilakatu zituen lur horiek, baina azkeneko urtetan . hainbat helegite ezarri dituzte planaren kontra eta Paueko auziteegi administratiboak ez du oraingoz bere azken erabakia hartu.

Hala ta guztir ere, Kanboko Herriko Etxeak eraikitzeko baimena eman zion hiru milioi eurogatik  3,77 hektareako lur eremua erosi zuen promotoreari.

Bstalde, proiektua ez dela soilik Bouyges Immobilier promotorearen afera «Pirinio Atlantikoetan etxebizitza sozialean aktore inportantea den Office 64rekin batera amandako proiektua baizik», azaldu dute Marieniako proiektuari loturiko egiturek.

Marienian eraiki nahi dituzten 94 etxebizitzetatik, 49 Office 64 egituraren etxebizitza sozialak izanen dirla eta beste 45ak berriz, jabetza pribaturako, zehaztu dute.

«Berez, orain arteko erosleen %75, etxebizitza nagusi gisa finkatzeko, Pirinio Atlantikoetakoak eta Landetakoak dira», gaineratu dute «tokiko erosletzat» hartuz Kanbo zein Euskal Herritik at heldutako herritarrak.