Loumek Afrikako Kopa jokatuko du eta ligako zenbait partida galduko ditu Alavesekin
Mamadou Loum erdilaria Senegallgo selekzioaren deialdian sartu da Afrikako Nazioen Kopa jokatzeko. Urtarrilaren 9tik otsailaren 6ra bitartean jokatuko da eta emaitzen arabera, zenbait partida galduko ditu Alavesekin. Realaren aurka jokatu ostean batuko da bere herrialdeko selekzioarekin.
Mamadou Loum Alaveseko jokalariak ligako partida bat eta lau artean galduko ditu, Senegalgo selekzioarekin Afrikako Kopa jokatuko baitu. Txapelketa hau urtarrilaren 9an hasiko da eta 6an bukatuko da; hala, emaitzen araberakoa izango da bere itzulera. Realaren aurkako derbia jokatu ostean batuko da bere herrialdeko selekzioarekin.
Ziur dagoena da erdilari babazorroak ez duela jokatuko Athleticen aurkako euskal derbia, ligako bigarren itzuliaren hasierakoa.
Senegalgo taldeak Afrikako txapelketan aurrera egiten badu, Mamadou Loumek Betisen aurkako partida ere gal lezake Sevillan, Bartzelonak Mendizorrotzara egingo dion bisita, eta Senegal amaierara arte iristen bada, Loum ez da otsailaren 6an Elxen aurka jokatuko den neurketan egongo.
Erdilari babazorroa ohikoa da Aliou Cisseren zerrendetan, eta datorren astelehenean, urtarrilak 3, egingo du bat bere herrialdeko selekziokideekin, joan den ekainean covid-19ak eragindako pandemiak atzeratutako txapelketa honetan.
Edgar Mendezek 100 partida
Bestalde, Edgar Mendez erasoko jokalariak bere 100.en partida jokatu zuen Vila-realen aurka. Kanariarra 2016an iritsi zen Gasteizera eta bi denboraldi eta erdiz Mexikoko ligan aritu ostean, 2020ko neguan itzuli zen Gasteizera.
1️⃣0️⃣0️⃣ partidetara heldu da Edgar Deportivo Alavesen! ✨
— Deportivo Alavés (@Alaves_eus) December 30, 2021
Zorionak, @edgarmendez9‼️#GoazenGlorioso 力 pic.twitter.com/wQw862WW0x