2022a «denak etxerako bidean jarriko ditugun urtea izan dadila», mezu ozena azken egunean
2022an euskal preso eta iheslariak etxerako bidean jartzeko indarrak batzeko mobilizazioak egin dira Euskal Herriko ehunka txokotan 2021 honetako azken egunarekin batera.
Hileko azken ostiralarekin batera, ohi bezala, elkarretaratzeak eta manifestazioak egin dira egunean zehar herri eta auzoetan, euskal presoen eskubideak defendatu eta ezartzen dieten salbuespeneko politika arbuiatzeko. Urteko azken eguna izaki, gainera, datorrenari begirako mezua ere zabaldu dute: «Denak etxerako bidean jarriko ditugun urtea izan dadila».
Ehundaka herritar batu gara gaur #Arrasate n @sare_herritarra k egindako deialdiarekin bat eginez. Batzen gaituen horretan. Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako #Bidean #u8Kalera pic.twitter.com/hPbmfV1R8p
— Sare Arrasate (@SareArrasate) December 31, 2021
Gernika-Lumon 130 lagun elkartu gara gaur etxerako #Bidean hemen, denak eta orain aldarrikatu, eta Eneko, Jabi, Kepa eta gainerako euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratze prozesuan indarrak batzeko @sare_herritarra pic.twitter.com/EhwJQ1lpMF
— Sare Gernika-Lumo (@SareGernika) December 31, 2021
Sestaon gaur eguerdian #IzanBidea #PresoakEtxera - @SareSestao pic.twitter.com/xnFlIYRDO4
— Nertxi (@Nertxi) December 31, 2021
«Elkarbizitzarako. Bakerako. Etxerako bidean» leloa izan dute mobilizazioek eta euskal preso guztiak Euskal Herrira hurbiltzeko eta gradu progresioa aplikatzeko aldarrikatu dute, «hori baita preso oro bizitza sozialean berriro integratzeko funtsezko oinarria. Horiek direlako etxerako bidea egiteko eman beharreko urratsak. Eta horiek ere, elkarbizitzaren bidean aurrera egin nahi badugu, ezinbestekoak diren aldaketak», zioen Etxeratek eta Sarek egin duten irakurketak.
Eta izan da urteko azken txioa presoentzat gorde duenik ere.
L'últim tuit de l'any per a dir que els volem a casa, lliures. Etxean eta aske! us estimem!! #PresoakEtxera pic.twitter.com/Pv5PbIQuUU
— Txikizta (@txikizta) December 31, 2021
Ipar Euskal Herrian ere kalera atera dira makina bat tokitan.
Urteko azken egunean, Senperen Unai, Ion, Jakes eta gainerateko euskal presoak askatzeko aldarria @Artisans_Paix #U8 #Baiona #OrainPresoak pic.twitter.com/l6FizxDQqk
— Mikel Irastorza (@mikel_irastorza) December 31, 2021
Tokiko mobilizazioak antolatu dituzte egun hauetan euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Angelu, Ezpeleta eta Uztaritzeko mobilzazioak iruditan #OrainPresoak
— kazeta.eus (@kazetaeus) December 31, 2021
@Artisans_Paix https://t.co/cHC6TvFK1T pic.twitter.com/L5bwJ5DYiG
Hurrengo hitzordua urtarrilaren 8rako jarri dute hiriburu, herri eta auzoetan, «bidea egiten jarraitzeko: bizikidetzarako bidea, bakerako bidea eta etxerako bidea»
Urtarrilaren 8an Iurretako kaleak ere beteko ditugu! Gaur argazkia atera dugu euskal preso eta iheslarien alde! Euskal preso eta iheslariak etxera! @sare_herritarra #bidean pic.twitter.com/V8nVxyfHuV
— Iurretako Sare (@sareiurreta) December 31, 2021