INFO

Bigarren zubi birakaria

Bilboko itsasadarra biziberritzeko proiektuen artean dago Barakaldo eta Erandio elkartuko dituen 470 metroko zubia.

Barakaldo eta Erandio arteko zubi birakariak itsasadarraren bi ibaiertzetako bizikleta-sareak lotuko ditu. (NAIZ)

Oinezkoak eta bizikletak igarotzeko diseinatu du Mike Schlaich ingeniari alemanak eta, itsasontzi handiak igaro ahal izateko, erdian zati mugikorrak izango ditu, Ondarroako “Plaiko Zubixe” zubi zaharrak dituen antzera.

Bizkaiko Aldundiak urte honen amaieran hasiko ditu lanak eta 2024rako zerbitzuan egotea espero du, 16,5 milioi euroko inbertsioa egin ondoren. Zubiak bi ibaiertzetako bizikleta-sareak lotuko ditu eta bizikletaren erabilera erraztuko du inguru metropolitarrean eguneroko joan-etorrietan.