INFO

Este navegador no soporta el elemento video.

Zugarramurditik abiatu da ‘BostEHun eta zutik!’ gazte martxa eta Amaiurren egin dute ekitaldia

Zugarramurditik abiatu da gaur goizean Ernai gazte antolakundeak antolatu duen gazte martxa. «BostEHun eta zutik!» lelopean, Baztanetik ibiliko da hurrengo egunetan. Gaur Amaiurren egin dute ekitaldia eta Erratzun igaroko dute gaua. Bihar Elizondora bidea hartuko dute gazte independentistek.


Euskal Herriko hainbat tokitako ehunka gazte Zugarramurdin bildu dira ostegun goiz honetan Ernaik antolatutako gazte martxan parte hartzeko. Bi urteko geldialdiaren ostean, Euskal Herriko gazte independentistek berriz topo egiteko unea da ‘BostEHun eta zutik!’ leloa daukan ekimena.

Goizeko 9.30ean Zugarramurdiko frontoian harrera ekitaldia egin ondoren, ibiltzen hasi dira gazteek. Hainbat ordutako ibilaldia egin dute, abestuz eta aldarrikapenak ohiukatuz.

Giro paregabean heldu dira arratsaldean Amaiurrera, eta bertan gaurko ekitaldi nagusia egin dute. Ane Alava bozeramaleak hartu du hitza, eta Euskal Herria «aske, sozialista, feminista eta euskalduna lortu harte zutik jarraituko» dutela argi utzi du.

Eusko Gudariak abestuz eman diote bukaera ekitaldiari, eta Erratzura bidea hartu dute. 20.30etik aurrera Silitia, Sua, Streetwise eta Nikotina taldeen kontzertuek girotuko dute gaua.

Bihar Elizondora abiatuko dira, eta bertan ekingo diote egitarau politiko eta musikalari. Hitzaldiek, tailerrek eta aisialdi eskaintzak osatuko dute egitarau zabala.