INFO

Este navegador no soporta el elemento video.

Bullyinga edo jazarpena, aldageletan eta zelai gainean ere lekurik gabe


Joan den astelehenean, maiatzaren 2an, Bullying-aren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen, haurrenganako jazarpenari buruz kontzientziatzeko eguna, bai ikasgelan, bai beste ingurune batzuetan.

Kalkuluen arabera, arazo horrek 200.000 suizidio inguru eragiten ditu urtean mundu osoan. Euskal Herria ez da salbuespena, ez lehen eta ez orain. Adibidez, duela gutxi Bilbon bere taldearekin entrenatzera zihoan 13 urteko mutiko baten aurkako eraso baten irudiak zabaldu ziren.

Testuinguru horretan, hainbat kirol klubek bullying-aren aurkako bideoak argitaratu dituzte. Oihartzun handiena izan duenetako bat Atletico Madrilena izan da, baina hurbilago Hernani Club Rugby Elkartea ere atera da, baliabide askoz apalagoekin.