Promozio Txapelketako finalistek atzera kontaketa hasi dute material «polita» aukeratuta
«Material polita» aukeratu dute Jon Alberdik eta Iker Salaberriak Labrit pilotalekuan egindako hautaketan, bakoitzak berea eta aitzakiatik gabe. Prestakuntza lanak amaituta daude, pilotari biek entrenatzeko aukera baliatu baitute asteon, larunbatean zer gertatuko zain.
Zorionez, Promozio Txapelketako finala ez da bertan behera geratuko. Ondorioz, txapeletako formato aproposa dela iritzi dezake antolakuntzak. Hala dirudi Alberdik eta Salaberriak material aukeraketa burutu ostean. Badaezpada, hala ere, zapatua noiz iritsiko izango dira denak, Labriten Jon Alberdi eta Iker Salaberriak buruz buruko txapel honen bila azken partida joka dezaten.
Material aukeraketan, itxura baten, arazorik ez. Azpeitiarrak 104,6 eta 104,4 gramoko bi piota hautatu ditu –nahiz eta pisua ez den hain garrantzitsua materialaren nondik norakoa zehazteko orduan…. Salaberria Goizuetako pilotariak, bere aldetik, 105,9 eta 105,4 gramoko pilota astunxeagoak apartatu ditu. Materiala aukeratu dute finalista biek, pilotariak zapaturako prest daude erlojua atzera kontaketa egiten hasi da. Gauza ederragorik ba al dago pilota munduan txapelketak jokatzen diren sasoian?
«Material polita da finala jokatzeko. Aukeratu ditudan pilotak pixka bat bizixeagoak eta esijenteagoak dira eta bereak –Ikerrenak– bajuxeagoak», egindu iruzkina materiala aukeratu berritan Alberdi I.ak.
Hurbileko aurrekaria
Pilotazale askok nahiago izaten dute Buruz Buruko finala aurrez jokatu gabeko partida izatea. Alabaina, kasu honetan izorratu egin beharko dute gauzak batekoz bestera direlako. Alegia, ligaxkan elkarren kontra jokatu zuten Alberdik eta Salaberriak eta finalera begira, zernahi gerta litekeela garbi geratu zen orduan ere. Azkenean gipuzkoarra 22-16 nagusitu zen, baina ez kosta gabe, Salaberria 9-15 aurretik izan baitzen.
Noski, Zumaiako frontoia eta Labritek ez dute zerikusirik; pilotariak ez daude ligaxka batean murgildurik zirt edo zart egin beharreko ataka batean baino. Ondorioz, apirilean pilotari hauek biek jokatu zuten dema eta larunbatekoa bi kontu arras ezberdin izango direla dirudi, irabazlea bata zein bestea izan.
«Aurrez Ikerrekin jokatu nuen partida oso gogorra izan zen eta finala ere gogorra izango delakoan nago», onartu du aurrelari azpeitiarrak. «Lan handia egin beharko dut eta erabaki onak hartu beharko ditut, beste ezer baino gehiago», iritzi dio pilotari gipuzkoarrak.
«Partida guztiak desberdinak dira, eta Zumaian Alberdiren aurka galdu nuena erreferentzia izan daiteke finalerako», iritzi dio Salaberriak. «Berdintasun handia egon zen. Abantaila hartu arren, Jonek gehiago asmatu zuen azkenean piloteoan eta sakearekin. Partida gogorra izan zen. Agian presa larregirekin aritu nintzen, pazientzia gehiago behar dut», onartu du jokalari nafarrak.
Finalean egin beharreko planak esatea errazagoa da gero marrazturiko plana burutzea baino, baina biek ala biek ideiak nahiko garbi dituztela dirudi.
«Iker aurrean artista da eta azkarra. Beraz, frontisetik urruti mantendu beharko dut, baina aukerakoa dudanean tantoa amaitzen saiatu beharko dut, atzera jota bakarrik ezin baita irabazi», aztertu du Alberdi I.ak.
Bere aldetik, txanponaren ifrentzua azaldu du Salaberriak, bistakoa denez.
«Dena ere ezin da esan, baina nire lana egiteko aukera dudanean aurrean tantoa bukatzen saiatu beharko dut, baina eskuinez behintzat nik ere aukerak baliatu beharko dutut atzean. Horrez gain, xehetasun txikietan egongo da finala, eta xehetasun horietan asmatzen duen hark eramango du finala, nik uste», azpimarratu du Goizuetakoak.
Finalerdia jokatu gabe iritsi da Salaberria finalera, eta hargatik zapatura iristeko denbora luzexeago egingo zaio akasi nafarrari, itxura baten ongi prestatu bada ere.
«Oraingoz lasai nago, baina urduritasuna finala hurbildu ahala azalduko da. Finalerdietan Zabala min hartuta zegoelako jokatu ezinik zegoela esan zidatenean, Jokin Etxanizekin elkartu naiz finala prestatzeko. Joan den ostegunean Etxanizekin berarekin entrenatu nuen eta Victorrekin atzo –asteartean–», adierazi du Goizuetakoak.
Asteazken honetakoa «azken entrenamendua» izan dela adierazi du, bestalde, Jon Alberdik, Zumaian jokatu zen finalari arreta gehiagorik ezarri gabe. «Orain arte egindakoarekin gustora nago, baina orain finalean ari naiz pentsatzen, besterik gabe», azaldu du.