Aulkietako «plaka tektonikoak» dantzan jokatuko du Baskoniak Valentziaren aurkako kanporaketa
Valentzia Basketen kantxan asteartean 21.00etan hasiko dira ACB Ligako play-offak, baina kanporaketaz baino gehiago, Joan Peñarroya entrenatzailea Baskoniara joan litekeenaren zurrumurruaz hitzegin da batik bat azken egunetan. Teknikari katalanak eta Spahijak zurrumurruei ihes egin nahi izan diete.
Valentzia Basket eta Saski Baskoniaren arteko kanporaketak beti dira estuak eta oso lehiatuak, eta irabazleak inoiz sari potolo askoak ere bereganatu ditu. Adibidez, 2006ko Kopako finala hauek biek jokatu zuten eta Baskonia izan zen nagusi; 2009ko Kopako final-laurdenetan Baskoniak berriz ere talde taronjarekikoak egin eta orain arte irabazi duen Kopako azken titulurako bidea zabaldu zuen; 2017ko play-offetan, aldiz, Valentziak gasteiztarren kantxa faktorea hautsi zuen finalrdietan eta 1-3 nagusi, finalera sailkatu zen, han Real Madrili emaitza berbera lortuta irabazteko. 2020an ACB Ligan antolatu zuen «burbuilan», berriz, partida bakarrera jokatu zen Valentzian arabarren eta taronjen arteko finalerdia, eta orduan Baskonia izan zen nagusi, Bartzelonaren aurka Liga txapelketa irabazteko.
Talde bi hauen arteko kanporaketen garaileak nahitaez tituluak ekarriko balitu sikiera! Ez da hala, tamalez, ez batarentzat, ezta bestearentzat ere. Esaterako, iaz final-laurdenetan valentziarrak 2-1 nagusitu ziren, justu justuan izan bazen ere. Kanporaketa kitarako deman Nikol a Kalinic hegal-pibot serbiarrak erabaki zuen, baina kanporaketa bera aurreneko partidako amaiera polemikoak definitu zuen. Markagailua 87-86 zela, Guillem Vives antolatzaile taronjak Pierria Henryri ustez egin eta epaileek adierazi ez zuten faltak erabaki zuen partida, gasteiztarrek abantailanabarmena bere alde izan eta azkenean galdu egin baitzuten.
Azken aldion kantxa faktoreari buruz luze eta zabal hitzegin da Gasteiz aldean, amaitu berri den ACB Ligako Fase Erregularrean Baskonia kanpoan gustorago eta hobeto aritu omen delako etxean baino. Ñabardurak ñabardura, gasteiztarrek, Fase Erregularreko aurreneko bost sailkatuetatik lauren etxean irabazi dute eta, aldiz, sailkapen nagusiko bost lehenengoek, guztiek, Zurbaon irabazi dute. Hala, Neven Spahijak zuzentzen duen taldeak etxetik kanpora martxeoaren 13tik hona ez du galdu, eta berriz, apirilean eta maiatzean hiru partidagaldu ditu Gasteizen. Hala, ez da harrigarria Neven Spahijak «etxean presio handiagoa sentitzen dugu» adierazi izana eta Vanja Marinkovicek «kanpoan hobeto jokatzen dugu» baieztatzea.
Baina orain kontua beste bat da eta Valentzia basketeko entrenatzaile Joan Peñarroya bete-betean jo du. Alegia, hainbat zurrumurruk, eta zurumurrua baino zeozer gehiago izango dira Donatas Urbonas saskibaloian bereziturik dagoen kazetariak «hainbat iturriren arabera, Joan Peñarroya izango da Saski Baskoniako hurrengo entrenatzailea» twitterren idatzi eta gero. Urbonas ez da lehenengoa halakorik ean duena entrenatzaile katalanari buruz, baina kazetari honek ez ohi du berriketan jardun.
«Pantoja dirudit»
Gauza jakina da Joan Peñarroyak Valentziarekin, Burgosen lan bikaina egin ostean, urtebeterako kontratua sinatu zuela eta denboraldia amaitu arte zain omen daude entrenatzailea eta klub taronja berau luzatu edo amaitutzat jotzeko. Kopan ezustean final-laurdenetan Murtziak bota zituen eta Eurocupean gero txapeldun suertatuko zen Virtus Boloniak bota zituen finalerdietan, Fontetan jokatu zen partidan.
Ondorioz, badirudi Juan Roig mezenasak gidatzen duen kluba ez dagoela horren gustora Peñarroyarekin. Bestalde, ACB Ligan Fase Erregularra hirugarren amaitu du, Bartzelonan, Madrilen edo Gasteizen garaipen bikainak erdietsi ostean eta datorren denboraldiari begira, aukera handiak ditu Euroligan jokatzeko gonbitea jasotzeko, Errusiako taldeek ezingo baitute oraindik parte hartu.
Horrez gain, entrenatzaile katalanaren aginduetara Guillem Ferrando, Josep Puerto eta Millan Jimenez harrobiko jokalari gazteek –baita Jaime Pradilla 21 urteko hegal-pibotak ere– minutuak izan dituzte eta minutu horiek nahiko ondo baliatu dituzte gainbera. Horrez gain, Jasiel Rivero kubarrak, Peñarroyarekin Burgostik etorrita, Valentziaren barruko jokoarii sekulako sendotasuna eman dio, bai halaber Xabi Lopez-Arostegi getxoztarrak ere, orkatilako lesioak atzean laga ostean.
Alegia, aulkietako «mugimendu tektoniko» hauek egon izan ez balira, faborito garbia Valentzia Basket izango litzateke, nahiz eta Baskoniak etxetik kanpo erakutsi duen joko onak aukerak emango lizkiokeen.
Baina «zarata mediatiko» honek dena aldrebesten du. «Pantoja dirudit, nonahi agertzen naiz aspaldion», esan du partidarne bezperako prentsaurrekoan Joan Peñarroyak. «Azken hilabeteotan ez da ezer aldatu. Denboraldia amaitu zain nago klubarekin hitzegiteko», esan du teknikari katalanak, lasai itxura egin nahizn baina begiratu batean nahikoa urduri.
Neven Spahija ere ikutzen du balizko entrenatzaile aldaketa horrek, noski. Kroaziarrak eskuak garbitu gura izan ditu partidarne bezperako prentsaurrekoan. «Nik denboraldia amaitu arte kontratua daukat eta gehiago ezin dut esan, nire buruan hurrengo partida baino ez dagoelako. Nik adinako eskarmentua duen entrenatzaile bat ez da kontu hauetaz berriketan hasiko», bota du Sibenikeko entrenatzaileak.
Horren ordez «oreka» bilatu beharko dutela azpimarratu du. «Denboraldi-aurre txiki bat egin dugu Fase Erregularra amaitu zenetik. Bestela ere, Kopatik at geratu ginenetik honantz, taldeak hoberantz egin duela bistakoa da. Azken asteetako batez bestekoei begira, Ligako laigarren defentsarik onena gara eta txapel gehien jartzen due bigarrena; ez dut Valentzia gu baino hobeto jokoaren inongo alderditan ikusten, baina hala ere, oldarkorrago jokatu behar dugu», gaineratu du Spahijak.
Bestalde, joan den asteko bideo baten David Gil Saski Baskoniako bigarren entrenatzaileak esan zuen moduan, Spahijak ere Valentziak «modu askotara min eman» dezakeela ohartarazi du. «Valentziari irabazteko gauza asko egin beharko ditugu ondo», azpimarratu du.