Euskal ikurrei bidea ixteko Mayaren porrota txalotu dute sareetan
Azken asteotan nabaria izan da Iruñeko alkateak euskal ikurrak Udaletxe Plazara sar ez zitezen egindako ahalegina, baina helburu horretan huts egin du Enrique Mayak eta sare sozialetan oroitarazi diote.
2.700 poliziakide izan omen dira gaur Iruñean txupinazoaren inguruan, ehunka batzuk Polizia espainoleko kideak, kanpotik ekarriak. Segurtasuna ez zen Iruñeko alkatearen helburu bakarra; Udal Plazan euskal ikurrik egon ez zedin ere ahalegindu egin da Enrique Maya, suziriak mundu osoan duen oihartzunaren jakitun dela.
San Sebastian de los Reyesetik, Gasteiztik, Bilbotik eta Zaragozatik eramandako 2.700 poliziek ezin izan dute irudi hau ekidin.#GoraHerria pic.twitter.com/5zP3DKZEVL
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) July 6, 2022
2700 txakurrek ezin izan dute herriaren borondatea zapaldu.
— Egoi #DenakEtxera (@i_egoi) July 6, 2022
Zorionak eta mila esker auzolan erraldoi honetan parte-hartu duzuen guztiei.#SF22 #SFK22#INDarra #GoraHerria pic.twitter.com/UrVNNJPL1b
Aurrena 100.000€ gastatu bandera koroduna jartzen.
— Beñat Hach Embarek Irizar (@hatxen) July 6, 2022
Ondoren ikurriñak tokia izan ez dezan, kanpotik polizia gehiago ekarriz Europako bigarren polizia tasa handiena duen herrialdera.
Bertan dabilen kazetari batek esanda, Gasteiz ta Bilboko udaltzainak tartean pic.twitter.com/tS9qevItM7
Horretarako, aurreko urteetan gertatzen ez zena jazo da gaur: 10ak aldera Udal Plaza jendez hustu dute poliziek, eta ondoren poliziakide andanak (udaltzainak eta espainolak) miaketa zorrotza egin diete enparantzan sartzen ziren guztiei.
Bistan denez, ez dute helburua lortu. Aurreko garaietako pankarta andana kanpoan uztea ekarri du operatibo horrek, baina lau adierazpen politiko barrura sartzea lortu dute eta plaza erdian kokatu dira gainera, mundu osorako ikusgai: ‘Euskal presoak etxera’ zioen pankarta handia, ikurrina bat ‘Gora herria’ leloarekin, Nafarroako bandera eta ‘Sozialismoa eraiki’ zioen pankarta gorria.
Gauzak honela, Mayaren porrota nabarmentzen duen mezu asko ageri da sare sozialetan, batzuk ordezkari politiko ezagunen eskutik:
Gora Nafarroa!
— Arnaldo Otegi 🔻 (@ArnaldoOtegi) July 6, 2022
Gora San Fermin!
Gora herriak! pic.twitter.com/KLtHu09Zfp
🔻 Oztopo guztien gainetik, tinko eta bizirik gaudela aldarrikatzeko astea hasi dugu. Askatasunaren eta berdintasunaren alde!
— Bel Pozueta (@BelPozueta) July 6, 2022
Gora Iruñea, Nafarroa eta Euskal Herri gorri, euskaldun, burujabe eta feminista!
Arduraz eta errespetuz, gozatu Sanferminak! ✊ #SFK22 #Sanferminak2022 pic.twitter.com/qAGEOVi7fS
Poza gorde ezinean ibili dira txiolari asko, euskal ikurrak bertara sartzea aurten inoiz baino zailagoa izango zela aurreikusten zutelako:
Hor goitik ziur ongi ikusi direla ikurrina eta nafarroako ikurra😉 pic.twitter.com/R0kEXODRFG
— Egoi #DenakEtxera (@i_egoi) July 6, 2022
Handiak gara kopon! Txakur guztien gainetik, urtero bezala, gure ikurrak hiri buruzagiaren bihotzean! Aurrera Ezker Abertzalea! 💪♥️
— Eneko Compains (@EnekoCompains) July 6, 2022
Y como decía Hannibal Smith, "Me encanta que los planes salgan bien".😎🖕 #FCKUPN #MayaKanpora #Ikurriña pic.twitter.com/u4pbbsZaEC
Hor eutsi diozuen guztiei...maitasun infinitua!!! 💜💜💜 pic.twitter.com/Y6Y7CK4MD5
— Amaia Izko Aramendia (@AmaiaIzko) July 6, 2022
Iruñeko Udalak eskainitako seinale ofizialak balkoia jaso du bereziki, plazan gertatzen ari zena ezkutatu nahian. NAIZek Foku ajentziaren bitarteaz eginiko emisioaren bitartez lau ikur horiek zuzenean askorengana iritsi dira.