Herribiltzak seinaleak kentzen jarraituko du, «euskarak ezin duelako itxaron»
Herribiltzak iragarri duenez, «euskara bigarren mailako hizkuntza bezala tratatzen dituzten» bide seinaleak kentzeko auzolanekin segituko du Ipar Euskal Herrian, «euskarak ezin duelako itxaron».
Aste honetan auzolan berria burutu du Herribiltzak: «Euskara bigarren mailan tratatzen duen bide departamental bateko taula bat kendu eta ostegunean Departamenduaren Baionako ordezkaritzaren eskuetan utzi genuen».
Eta, igande honetan iragarri duenez, «eskatzen ditugun aldaketak Departamenduak egiten hasi arte, euskara bigarren mailako hizkuntza bezala tratatzen dituzten» bide seinaleak kentzeko auzolanekin segituko dute, «euskarak ezin duelako itxoin».
«Gauzak hola, azaroaren 5ean, taula batzuk kenduko ditugu eta helaraziko dizkizuegu, euskara lehen mailan ezar dezazuen», ohartarazi du Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Departamentaleko lehendakaria den Jacques Lasserreri zuzendutako gutun batean.
Bertan azadu dutenez, Laserrek aste honetan bidalitako gutunak «ez ditu gure eskaerak asetzen». Hain zuzen bide departamentaletako seinalen ingurruan egindako eskaerari buruz ez du aipamenik egiten; «eta behin eta berriz egin dizuegun bilkura eskaerari buruz ez du aipamenik egiten erez».
«Gogoratzen dizuegu, Euskal Herriko bide departamentaletako seinaletikan lehentasuna eta nagusitasuna euskarari ematea eskatzen dizuegula», gaineratu dute.
Irailan Herribiltzak ekintza berri bat egin zuen Donibane Garazin. Hiriburuko sarrerako kartel elebidunen ordena aldatu zuen, euskarazkoa lehenetsiz. Abuztuan halako ekimenak egin zituzten, Ipar Euskal Herrian 1997tik euskarak beheranzko joeran dagoela salatzeko.