INFO

Gaztelugatxe eta Bermeoko herrigunea lotuko dituen oinezkoentzako bidearen proiektua onartu da

Gaztelugatxe eta Bermeo lotuko dituen bidearen lehen fasearen proiektua onartu du Bizkaiko Aldundiak. 4,5 kilometro dituen tarte bat egokituko da. Neurri bereziak hartuko dira ingurumenean izan dezakeen eragina murrizteko, eta 707.800 euroko aurrekontua izango du lehen faseak.

Gaztelugatxe eta Bermeoko herrigunea lotuko dituen oinezkoentzako bidearen proiektua onartu dute. (Luis Jauregialtzo | FOKU)

Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxe eta Bermeoko herrigunea lortuko dituen oinezkoentzako bidearen lehen fasearen proiektua onartu du. Lehenengo fase honek Lurgorri eta Erleko Puntako Begiratokiaren arteko tartea hartzen du, eta Madariaga errekaren ibarbidea gainditzeko arrain-sabelerako pasabidea sortuko da. Aurrekontuari dagokionez 707.800 eurokoa izango da, eta zortzi hilabeteko egikaritze-epea izango du.

Oinezkoentzako bide honen lehen fasea lehendik dauden pistetatik igaroko da eta BI-4203 errepidearen aldamenekoa izango da tarte batean. Zati hori Ermualdeko Merenderoan hasten da, Matxitxako itsasargitik igaro eta Erleko Puntako Begiratokiraino iristen da. Jarduketa-eremu ia osoa Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan eta Gaztelugatxeko ingurune babestuan dagoenez, bide horren diseinua eta hura gauzatzeko egingo diren lanak bat datoz espazio horietarako araututako kontserbazio-neurriekin; ahalik eta eremu natural handiena gordeko dute, ingurunea «artifizializatzea» saihesteko.

BI-4203 errepidearen ondotik igaroko da bidearen zati bat eta neurri bereziak hartuko dira hori dela eta. Batetik, ibilgailuak itsaslabarrerantz igarotzea eragotziko duten zurezko bolardoak jarriko dira segurtasunagatik, eta inguruan aparkatzea saihesteko. Bestetik, gutxi ikusten den bi bihurgunetan, segurtasuna hobetzeko moldaketak egingo dira, eta abiadura mugatzeko seinaleak indartuko dira, gehienez orduko 30 kilometroko abiadura ezarriz.

Aldundiak ohar batean adierazi du arreta bereziarekin landuko direla lanak, ingurumenaren ikuspegitik. Neurri gehigarriak ezarriko dira dragon posibleak minimizatzeko; hala nola, obrako lohiak biltzeko sistema bat, hormigoizko soberakinetarako puts iragazgaitzak edo obren maila akustikoa kontrolatzea.

Bestelako aldaketak

Bidezidorraren ibilbidea egokitzearekin batera, Erleko Puntako Begiratokia berritzea sartzen da proiektuaren barruan. BI-3101 errepidearen zabaleratik bereizten duen horma eraitsiko da eta eremu horretan dagoen desnibela gaindituko da, bi metroko zabalerako arrapala bat sortuz; egurrezko baranda bat ere jarriko da. Begiratokiaren iparraldean dagoen zuhaiztia botako da, sastrakak kendu eta altzariak berrituko dira. Informazio panela ere konponduko da; eta begiratokian begiratokian hegoaldeko hormigoizko horma eraitsiko da eta horren ordez zimendu-lauza bat jarriko da.

Erabiltzaileek ibilbide osoan zehar orientatzeko aukera izan dezaten, bidearen bi noranzkoetan orientazio-geziak dituzten zutoinak jarriko dira, Bakiotik Matxitxakoko itsasargiraino erabiltzen den eredu bera erabiliz.