INFO

Euskaraldia abiatzerako, sareetan oihartzuna: #euskaraldia2022

Ostiral honetan abiatuko da Euskaraldia, astebururako hamaika egitasmo antolatuta daude auzo eta herrietan, baina sareetan jadanik hasi dira «ahobiziak» eta «belarriprestak» praktikatzen. Eguneroko bizitza euskaraz egiteko erronkari sareetan ere eustea dute helburu.

Euskaraldiaren baitako mintzadromoa, Donostian (Jon Urbe | FOKU)

Ostegun arratsalde honetan egingo dira Gasteiz, Bilbo, Iruñea, Donostia eta Baionan euskaraldiaren irekiera ekitaldi ofizialak. Herritar gehienek bihar jantziko dute txapa soinean, baina sare sozialetan #euskaraldia2022 bilatuz gero, nabari da jada giroa. Aste honetan kaleratu da euskaraldian zehar euskara sustatzeko gida, eta motorrak berotuz doaz.

Hainbat dira Twitterren bidez euskaraldian parte hartzeko asmoa berretsi dutenak, izan talde, eragile edota norabanakoak. Belarriprest eta ahozbizi ugari jada prest agertu diru erronkari eutsi eta datozen egunetan euskaraz egiteko. Horrela adierazi dute zenbait norbanako eta eragilek, txaparen edota banderolen irudiekin.

Irulegiko eskuaren aurkikuntzak lotura zuzena du euskararekin. Eta sareetan dabiltzan batek baino gehiagok egin dute lotura hori ere.

 

Bagera elkarteko kideak gaur hasi dira motorrak berotzen Donostian goizean egin duten Mintzodromoarekin. Arratsaldean jarraituko dute, eta hurrengo egunetarako ere ekintza ezberdinak dituzte zehaztuta.

Bestalde, euskaraldiaren edizio honen bezperetan egin dute gazteek Gaztealdia ekimena. Euskaraldian bezalaxe, beraien egunerokoan euskara hutsez hitz egiteko erronka jarri zieten haien buruei, eta jasandako oztopo bakoitza sare sozialen bidez salatu dute.