Real-Osasuna derbia Gabon zahar egunean
Ligak etenaldiaren osteko lehen jardunaldiaren ordutegiak ezagutarazi ditu eta Realaren eta Osasunaren arteko euskal derbia abenduaren 31an ospatuko da 16.15etatik aurrera Anoetan. Athleticek abenduaren 29an, osteguna, jokatuko du Betisen zelaian.
2020an bezala, euskal derbi batekin agurtuko da urtea. Athleticek eta Realak neurtu zituzten indarrak aurrekoan San Mamesen eta oraingoan Anoetan jokatuko dute txuri-urdinek eta Osasunak. Pandemia garaia zen eta zalerik gabe jokatu zen orain dela bi urte. Aurten, aldiz, egun aproposa izan daiteke bi taldeetako zaleek Gabon zahar giroaz gozatzeko. Ligak ezagutarazi duenez, abenduaren 31an ospatuko da partida. Larunbata da eta arratsaldeko 16.15etan hasiko da.
Europako postuetan kokatzeko puntuak egongo dira jokoan. Reala hirugarren tokian sailkatuta joan da etenaldira 26 punturekin. Osasuna zazpigarrena da, baina 23 puntu ditu.
Egun berean beste bi derbi izango dira. Bartzelonak Espanyolen kontra neurtuko ditu indarrak 14.00etatik aurrera. Aldi berean, Vila-realek eta Valentziak 16.15etan jokatuko dute.
Bestalde, Athleticek Betisen zelaian jokatuko du abenduaren 29an, osteguna. Iluntzeko 19.15etan abiatuko da norgehiagoka. Zuri-gorriak eta andaluziarrak berdinduta daude Ligako sailkapenean 24 punturekin. Atleticok ere puntu berdinak ditu.
HORARIOS | Estos son los partidos correspondientes a la jornada 15 de #LaLigaSantander.
— LaLiga (@LaLiga) November 21, 2022
✨ ¡Esta Navidad, y el resto del año, no dejemos de jugar!
https://t.co/3co0hDAJaQ pic.twitter.com/SF84nqcjYP
Kopako bigarren kanporaketaren ordutegiak
Liga itzuli aurretik, Lehen Mailako taldeek beste partida bat jokatu beharko dute. Kopako kanporaketa aste bete arinago izango da. Athleticek Sestao Riverren zelaian jokatuko du abenduaren 20an, asteartea, 21.00etatik aurrera. Realak eta Osasunak 21ean daukate partida. Txuri-urdinek Extremaduran daukate partida Coria taldearen aurka. Nafarrek Arnedo talde errioxarra bisitatuko dute. Bi partidak 21.00etan hasiko dira.
Arenas talde bizkaitarrak ere ordu eta egun berean jokatuko du Valladoliden kontra etxean. Alavesek Merida bisitatuko du abenduaren 21ean 19.00etatik aurrera eta Eibarrek Ibiza Islas Pitiusas. Azkenik, Gernikak Celta taldea hartuko du abenduaren 22an atsaldeko 19.00etatik aurrera.
¡¡IMÁGENES PARA GUARDAR!!
— RFEF (@rfef) November 17, 2022
Estos son los 헛헢헥헔헥헜헢헦 de la 헦험헚헨헡헗헔 험헟헜헠헜헡헔헧헢헥헜헔 de la #CopaDelRey.
️ Los partidos tendrán lugar entre el martes 20, el miércoles 21 y el jueves 22 de diciembre.
ℹ️ https://t.co/KTApsec3zl#LaCopaMola pic.twitter.com/X5gKyEdDrg