INFO

Simone de Beauvoir eta Rigoberta Menchú; emakume handiak alboan

Rigoberta Menchú eta Simone de Beauvoir (Bigarren Kafea)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Urtarrilaren 9an, jaio ziren Simone de Beauvoir eta Rigoberta Menchu, historia aldatu eta gure miresmena lortu duten bi emakume borrokalari. Baina emakume handi bakoitzaren alboan, beste emakume handi bat dagoenez, Beauvoir eta Menchuren bizitzako pertsonarik garrantzitsuenak aipatu ditugu Bigarren Kafean.

Élisabeth Zaza Lacoin eta Simone de Beauvoirrek elkar ezagutu zutenean bederatzi urte baino ez zituzten. Klase sozial desberdinetakoak ziren, baina hori ez zen oztopo izan haien artean lotura sortzeko; Zaza familia aberats batetik zetorren, Beauvoirrek jatorri xumeagoa zuen, baina txundituta geratu ze Zazaren azkartasun eta segurtasunarekin. Elkarrengan sekulako eragina izan zuten arren, espero baino laburragoa izan zen bien arteko harremana; 1929ko azaroaren 25ean hil baitzen Élisabeth Zaza Lacoin, 22 urte zituela.

Lau saiakera ostean fikzio modura argitaratu zuen hari buruzko lana 1954an 'Banaezinak' izenburupean. Hala ere, 2020an iritsi zen gure eskuetara, 66 urtez ezkutuan egon ostean; «Gaur gauean begiak malkoz beteta baditut, zu hil zarelako edo ni bizirik nagoelako da? Istorio hau eskaini beharko nizuke, baina badakit ez zaudela inon, eta zuregana jotzen badut, artifizio literario moduko bat da. Gainerakoan, hau ez da benetan zure historia, gugan inspiratutako istorio bat baizik. Zu ez zinen Andree, eta ni ez naiz Sylvie hori, nire izenean hitz egiten duena». Beauvoirrek lagunaren heriotzaz idatzitakoa: «Nire egunen zapore tristeak kausa bakarra zuela: Andreren ausentzia, bera gabe bizitzea ez zen bizitzea».

Ingrid Washinawat 1957an jaio zen Wisconsingo Menominee Nazioan, Amerikako Estatu Batuetako indigena nazio batean. Besteei eskaini zien bere bizitza, eta sekulako ibilbide profesionala izan zuen. Nazio eta nazioarte mailako hainbat erakunderekin lan egin zuen indigenen kultura sustatzeko, emakumeen eskubideen alde egiteko eta nazio amerikarren arazoak ikustarazteko.

Nazio batuen herri indigenen nazioarteko hamarkadago gobernuz kanpoko erakundeen batzordeko presidentea izan zen. New Yorkeko lau norabidetako burtsaren zuzendari exekuibo gisa egon zen, eta hizkuntza indigenak biziberritzeko lan egin zuen.

1999ko otsailaren 25ean, U 'wa taldearekin bidaiatzen ari ziren hiru emakume aktibista; eskolak eraikitzeko, kultura eta hizkuntza babesteko eta lurrak defendatzeko laguntza äskat dieten mendebaldeko petrolio esplorazioaren aurka. Eta bertan zeudela bahitu zituzten FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarreko gerrillariek. Handik astebetera, Washinawatok eta bere lankideak hilda aurkitu zituzten, Kolonbia eta Venezuelaren arteko mugan. Rigoberta Menchu izan zen Venezuelara joan zena, gorpua jasotzera eta bere lagun minaren hilotzarekin Wiskonsinera joan zen, gudarientzako hileta batekin ohoratu zuten bere omenez bakearen, justiziaren eta subiranotasunaren aldeko emakume arrano hegalarien funtsa sortu zuten, indigenen subiranotasuna indartzeko.