INFO

Este navegador no soporta el elemento video.

Milaka emakume aritu dira korrika Donostiako kaleetan Lilatoiarekin

Sei mila emakume inguru aritu dira gaur korrika Donostiako kaleetan Lilatoian, emakume kirolariak aldarrikatuz. Aurtengoan emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapena eta kirola uztartzen dituen ekimen honen 33. edizioa ospatu da; Nerea Egia izan da azkarrena.


Milaka emakume atera dira gaur Donostiako kaleetara Lilatoia lasterketan korrika egitera. Lasterketa honek aldarrikapena eta kirola lotzen ditu. Antolatzaileen arabera, 6.000 izan dira gaur Lilatoiaren 33. edizioan parte hartu duten emakumeak.

Urteroko zita honetan emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapena eta parte-hartzea nagusi izaten badira ere, Lilatoia lastekerta ere bada. Eta emakume guztien artean Nerea Egia Larrinaga izan da azkarrena. Zehazki, lasterketaren bost kilometroak 17 minutu eta 45 segundotan egin ditu.

Eguraldi onak lagunduta, asterketaren irteera eta helmuga Bulebarrean izan dira eta bost kilometroko ibilbidea egin dute partahartzaileek, Donostiako Zentrotik eta Gros auzotik. Ibilbidea betetzeko denbora muga ordubetean ezarri dute antolatzaileek. Oinez aritu direnekin batera, handbike-eko lasterkariak ere izan dira.

Aurpegi ezagunen artean, Maddalen Iriarte Gipuzkoako Aldundirako EH Bilduren hautagaiak parte hartu du lasterketan.