Brigade Loco taldearen «bultzada» ere jasoko du Realak Europa Leagueko erronka handian
Brigade Loco taldeak Anoetan emanaldi bat eskainiko du, Roma taldearen aurkako kanporaketan Realari «bultzada» eman asmoz. “Bultzada” zale taldeari eskainitako izen bereko abestiaren egilea da talde gipuzkoar hau.
Realak erronka zail bat dauka ostegun honetan, Europa Leagueko final zortzirenetako itzulerako partidan. Erroman 2-0 galdu ostean, kanporaketa irauli beharko du talde oso sendo baten aurka. Zaila bai baina ezinezkoa ez denez, zale eta jokalariek batera arraun egin beharko dute partida osoan. Harmailetatik jasoko duten «bultzadarekin» gola egin beharko dute jokalariek, azken aldian asko kostatzen ari zaien zeregina.
Zaleen indarra ez ezik, Brigade Loco musika taldeak ere bere aletxoa jarriko du. Bere «bultzada» eskainiko du. Musika talde gipuzkoarra, hain zuzen, "Bultzada" abestiaren egilea da, izen bereko zale taldeari eskainia. Talde hau Aitor Zabaleta harmailan kokatzen da, taldea garaipenaren bidera bultzatzen eta Anoetan sekulako giroa piztuz. Harmail horretan eskainiko du, ostegun honetan, musika emanaldia Brigade Loco taldeak.
«Txuri urdin koloreak, harrotasunez eramanda. Batera bagoaz garaıpena gurea da. Zatoz gurekın eta emantzazu bultzada!», dio "Bultzada" abestiaren bertso nagusiak.
Partidan zehar «bultzada» eman, bukaeran, garaipenarekin eztanda egiteko. Hori bilatuko dute txuri-urdinek, Brigade Locok ondo adierazten duen legez: «Batera bagoaz garaıpena gurea da. Zatoz gurekın eta emantzazu bultzada. Gure ızana defendatuz goaz aurrera. Hego harmaılak egın behar du eztanda».