Balekume bat azaldu da Donostiako Zurriola hondartzan
Hiru metro inguruko balekume bat agertu da igande arratsaldean Donostiako Zurriola hondartzan, hilda.
Donostiako Zurriolan atzo arratsaldean zebiltzanek ezustekoa hartu zuten, izan ere, balekume bat agertu zen hondartzan hilda. Hiru metro inguruko animalia jitoan zebilen itsasoan eta azkenean itsasertzean geratu zen, hondarretan. Ikusmin handia piztu zuen eta jende ugari aritu zen argazkiak atera eta atera.
Udaltzaingoaren patruila bat bertaratu zen hara eta FCC enpresako langileak iritsi ziren arte han izan ziren balea zaintzen. Traktore baten laguntzaz balekumea jaso eta kamioi batean sartu zuten, Gorka Otaegiren bideo honetan ikus daitekeen bezala.
Balea azaldu da gaur #Donostia-n #Zurriola pic.twitter.com/EDAdQVRd7W
— 🏳️🌈 Gorka Otaegi Uriya 🏳️🌈 (@GorkaOtaegi) April 2, 2023
Balea EHUren Plentziako Itsas Estaziora eraman zuten, erakunde hori arduratzen baita horrelako kasuetaz.