Sinn Fein, ERC, CUP eta BNGko ordezkariak izango dira Iruñeko Aberri Egunean
Irlanda, Katalunia, Galizia eta Kanakiako ordezkariak izango dira igande honetan Iruñean ospatuko den Aberri Egunean, EH Bildurekin batera.
Irlandako Sinn Feineko, ERC eta CUP alderdi katalanetako eta BNG alderdi galegoko ordezkariak izango dira EH Bildurekin batera Iruñean koalizio independentistak ospatuko duen Aberri Egunean, ohar batean jakinarazi duenez.
Hala, Declan Kearney Sinn Feineko koordinatzaile nazionala Iruñean izango da igande honetan, eta hitza hartuko duen nazioarteko ordezkaritza izango da Nafarroako hiriburuko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioari amaiera emango dion ekitaldi politikoan.
ERCren aldetik, Marta Rosique diputatua eta Pau Morales barne antolaketako arduraduna joango dira Iruñera. CUPen ordezkari gisa Albert Gimenez idazkari nagusia izango. BNG aldetik, berriz, Ruben Cela izango da Iruñean, Galiziako subiranisten nazioarteko arduraduna.
Sinn Fein, ERC, CUP eta BNG alderdiez gain, Michael Forrest Kanakiako FLNKSko ordezkaria ere izango da Iruñean EH Bilduk antolatutako ekitaldian.
Jaia eta aldarrikapena
Jai giroa eta aldarrikapena uztartu nahi ditu EH Bilduk aurtengo Aberri Egunean, eta horretarako egun osorako egitaraua antolatu du. Hala, ekitaldi nagusia 12.00etan hasiko den manifestazioa izango da. Golem zinemetatik aterako da.
Arratsaldean, berriz, kontzertuak izango dira. Haurrentzako egitaraua ere prestatu dute, Umeen Gunean, Burgoen Plazan. Bertan, 16.00etan ‘Gora bihotzak’ umeentzako ikuskizuna izango da eta 17.15etik aurrera.