INFO

Kamioi bat irauli da A63an Baionako iparraldean; bi lagun zauriturik

Kamioia iraulita, Baionatik Tarnoserako tartean. (@A63Trafic)

Istripu larria gertatu da larunbat honetan goizean A63 autobidean, Baiona eta Burdeos lotzen dituena. Kamioi bat irauli da eta bi lagun zauriturik izan dira.

 

Trafikoa moztu behar izan dute tarte batez, eta berreabiatu denean auto iladak sortu dira, 4 kilometro artekoak eguerdi aldera.