INFO

Trans legea onartu arren, sexua eta izena aldatzeko tirabirak erregistroan

Trans legearen onarpenak aldaketa nagusi batzuk ekarri ditu, eta garrantzitsuenak dira orain ez dagoela hormonak hartu edo balorazio psikologikorik pasatu beharrik erregistroan aldaketak egiteko. Hala ere, badira EAEn arazoak izaten ari diren pertsonak.

Ikoitz Arrese EH Bilduko legebiltzarkideak gaiaren inguruan galdetu zion Nerea Melgosa sailburuari. (Raúl BOGAJO | FOKU)

Otsailean sartu zen indarrean Madrilgo Gobernuak onartutako Trans Legea, eta, ondorioz, onartutakoa aplikatu behar da Euskal Autonomia Erkidegoan ere. Badira, ordea, euren identitatea aldatzeko arazoak izan dituzten eta izaten ari diren pertsonak.  

Trans legeak ekarritako aldaketa nagusia izan da erregistro zibilean sexua aldatzeko ez dela beharrezkoa hormonak hartzea, ezta balorazio psikologikoetatik pasatzea ere, orain arte bezala. Orain, pertsonaren borondatea nahikoa da, 16 urte baino gehiago izanez gero; 14 eta 16 urte artekoek, berriz, guraso edo tutore baten laguntzarekin joan behar duten dagokien erregistrora, aldaketa egiteko; 12 eta 14 urte artekoek baimen judiziala behar dute; eta 12 urtetik beherakoek, aldiz, ezin dute euren sexua aldatu erregistroan, baina bai euren Nortasun Agiri espainoleko izena. Horretaz gain, 12 urteko beherakoek ezin dituzte genitalak aldatu, ez bada medikuen eskariz; eta 12 eta 16 urte artekoei dagokienez, aldaketa egiteko, adin txikikoak berak eskatu beharko du, eta, erabakia hartzeko gai dela baloratzen badute, egingo da bere adin eta heldutasun maila kontuan izanda.

EH Bilduko Ikoitz Arrese legebiltzarkideak gaiaren inguruan galdetu zion Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosari, gertatutako hainbat tirabiraren berri izan ostean. Hain zuzen, erregistro zibilean euren sexua edo izena aldatzeko arazoak izandako kasu bat baino gehiagoren berri izan zuten.

Joan den astean, maiatzaren 11n, sailburuaren idatzizko erantzuna jaso zuten, hartutako hainbat aldaketaren berri emanez. Ikoitz Arresek GARAri hala adierazi dio: «Trans pertsonen kexak iritsi zaizkigu EH Bildura, eta orduan guk salaketa egin dugu galdera parlamentario bidez. Orduantxe justu erreakzionatu du Jaurlaritzak. Beraz, esaten duguna da berriz ere Jaurlaritza berandu ibili dela, eta EH Bilduk trans pertsonen kexak bideratu behar izan dituela, gai horrekin erreakzionatzeko».

Arreseren galderetako bat zen ea legea aplikatu bada zergatik trans batzuek ezin izan duten sexua eta izena aldatu Erregistro Zibilean aipatutako legea indarrean jarri zenetik, baina Nerea Melgosak ukatu egin du arazoak izan direla: «Trans pertsonek aurrez aurre edo aldez aurreko hitzorduaren bidez eskatu ahal izan dute EAEko Erregistro Zibil gehienetan pertsonen sexuari buruzko aipamenaren erregistro-zuzenketa egiteko agerraldia egiteko eguna, martxoaren 2tik». Beraz, hauek dira ofizialki jarraitu beharreko pausoak: «Aurretiko hitzordua eskatzea, hasierako agerraldia, berresteko agerraldia (hasierako agerralditik 3 hilabetera arte), erregistroko zuzenketaren ebazpena (berrespenetik hilabetera arte)».

Gauzak horrela, joan den apirilaren 14az geroztik, neurri gehigarri hauek jarri ditu abian Jaurlaritzak izapide hori errazteko: Sistema iragankor bat abian jartzea, edozein erregistro zibiletan aldez aurreko hitzordua posta elektronikoz eskatzeko. Hala, erregistro zibila harremanetan jarriko da pertsonarekin, aldez aurreko hitzordua emateko. Gainera, bake-epaitegi bakoitzean hitzordua eskatzeko aukera dago, dagokion erregistro zibilaren bulego delegatu gisa; epaitegi horrek bere erregistro zibilarekin hitzordu bat tramitatuko du.

Erantzunaren arabera, apirilaren 14an zabaldu zen justizia.eus webguneko banner batean aurretik zegoen informazio-oharra: «Era berean, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaileekin eta Gobernu Idazkaritzarekin harremanetan egon da Jaurlaritza, epaileei eta Justizia Administrazioko Administrazio Nagusiei, erregistro zibiletako arduradun diren aldetik, informazio eta tratu egokiak emateko beharra jakinarazi diezaieten».

«Me siento ninguneado, pienso mal»

GARA ha contactado con uno de los afectados por el registro civil de Gasteiz. Ha querido mantener el anonimato para no perjudicar a nadie, pero está muy enfadado con el trato recibido en su ciudad natal. Es padre de una hija trans, que acaba de cumplir 18 años, y todavía no ha conseguido cambiar el sexo en el registro: «La frustración la tiene más ella, no lo entiende».

Hace tres años, tuvieron trabas para hacer el cambio de nombre: «Tuve que ir tres o cuatro veces, pero lo conseguimos», recuerda. Ahora, recién aprobada la ley, no consiguen cambiar el sexo. «En marzo me dieron cita para un certificado de nacimiento. Entonces expliqué el tema y me dieron la siguiente cita para el 27 de septiembre. ¿Cómo puede ser que tenga que esperar ocho meses? Me siento ninguneado, pienso mal; y lo que temo es que sea solo para entregar más documentación». Intentando agilizar el tema, ha pedido cita en Miranda, porque le han comentado que dos menores lo han conseguido allí: «No sé qué me dirán, pero me han dado cita en un plazo menor de ocho días».

El lado positivo es que en Osakidetza están teniendo un trato excepcional. «Ella se ha hormonado y se va a operar. Eso va viento en popa».