60 urteko gizonezko bat hil da Jaizkibel inguruan ondoezik zegoelako
NAIZ
60 urteko gizonezko bat hil da larunbat honetan Jaizkibelen (Gipuzkoa) ondoezik zegoela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Gertaera 13:00ak aldera izan da, herritar batek larrialdiei aurre egiteko SOS Deiak duen 112 telefonora deitu duenean, Jaizkibel inguruan gizon bat konorterik gabe zegoela ohartarazteko. Antza denez, bat-batean erori zen eta suspertzen saiatzen ari ziren.
Ertzaintzaren helikoptero bat bertaratu da, Zaintza eta Erreskate Unitateko kideekin, osasun-langileekin eta suhiltzaileekin batera. Nahiz eta bere bizitza salbatzeko ahaleginak egin, gizona bertan hil da.
Hilotza Ertzaintzaren aireontzi batek berreskuratu du, eta, ondoren, hileta-zerbitzuek Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute.