INFO

Euskotren Ligan taldetik joan diren eta etorri diren arraunlarien zerrenda

Orio iazko txapeldunak eta Hondarribia igo berriak ia bloke osoa mantendu dute, arraunlari bat edo bi gorabehera. Aldiz, Orioren atzetik geratu ziren Arraun Lagunak, Donostiarra eta Tolosaldea ontziek izen dantza izan dute; bost-zortzi arraunlariren bueltan.

Orio, Arraun Lagunak, Donostiarra eta Tolosaldea iaz Zarautzen jokatu zen Euskotren Ligako estropadan. (Oskar Matxin EDESA | FOKU)

Euskotren Ligak asteburu honetan emango dio hasiera Galizian, Coruñan. Bi estropada jokatuko dituzte eta bandera bat egongo da jokoan. Aurten estreinako aldiz zortzi traineru ariko dira bandera nork astinduko.

Orio iazko txapeldunak ia bloke osoa mantendu du; arraunlari batek bakarrik utzi du taldea, eta bi etorri dira. Hondarribian ere bakarrik arraunlari batek ez du jarraituko eta ez da inor gehiago batu taldera.

Aldiz, iaz Orioren atzetik gertau ziren traineruek izen dantza handiena izan dute. Arraun Lagunakek, Donostiarrak eta Tolosaldeak aldaketak izan dituzte, bost-zortzi arraunlariren bueltakoak. Bestalde, Hibaika igo berri den traineruan lau joan eta beste hainbeste etorri dira.

ARRAUN LAGUNAK

Joan direnak: Lorena Garcia, Naiara Martin, Laura Martinez, Maialen Muguruza (arraunlaria/patroia), Garazi Ezkerro, Ane Pescador, Cristina Simoes eta Miren Idarreta.

Etorri direnak: Nahikari Azkue, Garazi Lasarte, Joana Halsouet (arraunlaria/patroia), Irati Elejalde eta Maider Bereau.

CABO

Joan direnak: Nicole Maroño, Judit Maroño, Alazne Sanchez eta Belen Diaz.

Etorri direnak: Ana Belen Yañez, Patricia Silva, Agurtzane Laiño eta Mar Hermo.

DONOSTIARRA

Joan direnak: Sara Roteta, Natalia Tubio, Natalia Vega, Ane Xiao Unzueta, Ainoa Escobal, Marta Ruiz eta Maddi Puy.

Etorri direnak: Nahikari Qian, Naroa Garamendi, Libe Goñi, Irene Iguain, Irati Mercader eta Maider Zumeta.

HIBAIKA

Joan direnak: Inge Ugarte, Naiara Orobengoa, Laura Carracedo eta Joana Brun.

Etorri direnak: Natalia Tubio (patroia), Judith Llanes, Leire Arrojeria eta Paula Amuchastegui.

HONDARRIBIA

Joan direnak: Itxaso Goikoetxea.

Etorri direnak: Inor ez.

ORIO

Joan direnak: Tayde Gomez de Segura.

Etorri direnak: Nahia Badiola eta Ainhoa Etxenike.

TIRAN

Joan direnak: Laura Perez, Blanca Perez eta Adriana Gonzalez.

Etorri direnak: Irene del Rio.

TOLOSALDEA

Joan direnak: Olaia Barriuso (patroia), Irati Hernandez, Irati Gurutxarri, Itxaso Aranburu, Malen Oiartzabal, Aiora Sorozabal (patroia), Uxune Urkia eta Mireia Vicente.

Etorri direnak: Nerea Agirrezabal, Izaro Lestayo (patroia), Irati Salazar, Maialen Ugalde eta Eider Zubeldia.